Pozonegro Barrankoa, Karrantza
Barranko Pozonegro, Zalaman
Zapatu 4, Abuztua. Sasitroka ta Albardaos aurrez aurre.
Goizeko 9:00ak, Mungiko herrikoko aurreko parkingean. Han agertuten garez Ekan, Ana, Bixen, Markaida, Atu ta ni. 4 Sasitrokero ta 2 Albardao.
Berba inde ostean, aurkezpenak etab... karretera ta manta. Ekanek kotxea daroa ta berton Markaida, Ana ta Ekan. Nire furgoan, Atu ta Bixen. Kasko bat falta dazku ta Anan etxera goaz bile. Ostean, gasolinerara goaz furgoari jateko emoten.
Han konturatuten garez Ekanen kotxeko gps-ak ez daule toetan Calera del Prado herrie, barrankoa amaituten dan herrie. Gure asmoa kotxe bat han uztea da ta besteagaz barrankoan hasierara heldutea. Markaidan gps-a bile barrin Mungire. Akabuen, 9:45tan iminiten garez martxan Karrantzarantza.
Sasitrokan 13 metroko salto bat ikusten doazela Sasitrokeroak, Santanderreko irteera pasaten dabe, ta Crucesera sartuten garez. Han bueltea emon ta barriz Santanderrerantza. Hay más albarda@s de los que pensábamos, jajaja.
Akabuen helduten garez Calera del Pradora. Han galdetuten dogu non hasten dan barrankoa ta batzuk botaten dozkue atzera 2 kilometro, gero beste batzuk bueltau in behar garezela, beste batek traktorean esaten dozku eleiz alboan "suele haber gente como vosotros"... akabuen bagoaz gorantza. Oin dala urteak nik Zalama Kai-gaz igo nebanen urjauzi batetik in nauen, linea de vida euki zauena, ta uste dot harantza dala, ordun harantza botaten dogu seirok furgonan.
Hasikerako pista on bat zana, oin 4x4ntzako bidea iten da, ta aldatz batean furgonak ezin dau gehiau. Berton uzten dogu, bidean alde batera, ta gu preparaten hasten garez, handik ta barrankoaren hasikerara trekking bat ingo beharko dogu ta.
Hor gure susmo txarra, Anak neoprenoa ahaztu dau etxean, ta hori barik inposible itea, ure hotza egongo da ta. Disgustu madrekoa!!! Hori barik inposible ezer itea!!! Ilusinoa euki zaun ta putadon!!! beste biderik ez ta Anak furgona bajauko dau Calera del Pradora, halan gero ez dogu igo beharrik bile.
Trekking iten sokakaz, neoprenoa jantzite, arnesak, bidoiek... troka hasikerara berotute helduten garez bai. Imini dana martxan ta barrure goaz.
Lehenengo eperdikoa Markaidak, a pagar trago, Bixen, Ekan ta batez be Atu jauzi ziren bebai eperdiz, a pagar trago, jajaja, vaya borratxera vamos a pillar!!!!
Zailatxu bat oinez eginde ostean, lehenengo rappela.
Reuninoak zuhaitzetan dauzen kordinotan iminiten dabez batzutan, beste batzutan paraboltak dauz (rappel handi baten parabolta nahiko flojito dau), ta beste batzutan, ur gitxi daulez, destrepau iten dogu.
Izetez 20 rappel inguru direz, baia uren faltek horretako asko destrepateak ekarten dau. Toboganak be ikusten direz, baia bat edo bi kendute, besteak ur barik dauz ta ez garez irristatuten, pena bat.
Salto batzuk be iten doguz, barriro igo ta barriro salto egin, umeen moduen, jajaja. Oso ondo pasaten dogu, bai.
Oinez ibilaldi nahikotxo iten dogu ta luzeeak, laprast in ta lurrera jauzten eperdin, aurrez... danatarik apur bet, baia ez da ezer seriorik pasaten. Ure nahiko ondo dau, barrure ez badatzu sartuten klaro, baia ondo. Arrainek be topaten doguz potzingo batzuten, trutxak.
Akaburengo rappelatariko baten, handitxoa dana ta potzingoak ur asko dekonak, sokak bata besteari trentxatute lotuten direz ta malloitan be soka txarto pasata daulez, albardau honen partez, Oskarrek gora igo behar dau akabuen ta sokak askatu. Hemen denbora dexente galduten dogu.
Akabuen, akaburengo rappela in ta oinez 15 minutu ibilte ostean, kotxeetara agertuten garez, ta han dau Ana, gu itzaroten.
Bokata ederrak ta merienda ederra dekozku Anak preparata, putadea berak egin ez al izetea, asko gusteuko zakon ta, ordun barriro etor beharko da, ezta? ia ur gehiau dauenen, hobeto.
Beste bi furgoneta dauz alboan, haik be barrankoa iten joanak, gure atzetik. Anak igo dauz hauren furgoneta baten ta gero jaitsi in da barriz. Esan dotze ia haurekaz joan gure badau neopreno traje bat dekela soberan ta baia akabuen ez da animau.
Aldatu, jan ta edan ostean, ur egarri handie dekogu ta, martxan iminiten garez Mungire, ta han pika batzuk hartuten doguz, Ekan-en bokata batzuk afaldu ta gero bakotza etxera, hurrengorarte...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: