Pagomakurreko barrankoan
Barikue zan, lan egune, ta gu Gorbearantza neoprenokaz...
15:00tan kedada. Pagomakurren. Gorgontxon, Bixente, Doc, Markaida, Ana, Ekan ta ni. Sasitroka taldea in action.
Trajeak iminiten hainbeste komedia, arnesak imini ta materiala banatu, danak eukiteko mosketoiak, zortziak, lazuak... ta Bixenteri arnesa ahaztu dako: nire lazu bategaz ta Markaidan beste bategaz arnes de fortuna in ta aurrera...
Errekako ura ez dago hain hotza, ikusite zelau izoztaldiek egon direzan Gorbeian, hotzaue espero gendun.
Sarbidea tronko bat da. Berori eserita pasau behar dogu ta altuera batetik gero salto in uretara. Bai, pelikulako asuntoa emoten dau. Hau pasata hasten direz rappelak. Lehenengoa 8 metro ingurukoa. Ana, barria danez asunto honetan, azalpenak jasoten dauen bitartean besteok jaitsi iten garez. Batek behetik aseguraten dotzo Anari ta beste bat bere alboan doa rappel iten, zeozer pasauko bazan berehala erreakzionateko. Ondo doaz gauzek ta ez dau pegarik.
Hurrengo urjauziek saltoak direz, ta berton ederto pasaten dogu lantzean behin aguadilak iten potzingotan bata besteari... umeen antza dekogu.
Rappel handiena dator, 10-12 metrokoa. Soka trenkatu iten da ta ezin dogu jaitsi, ordun Markaida igo behar da gora Krollagaz destensatuteko soka.
Hurrengo rappelatan ez dekogu arazo handirik, batez be soka ez apurtuteko protekzinoak iminiten doguz, arrokakaz joterakoan sokak sufridu iten dabelako.
Azken rappela, urjauzie da. Baia teknikoa da. ur azpian boteilaren sama izengo bazan moduen arrokak dauz, ta berorrek ez joteko saltoa ondo kalkulatu behar da, minik ez hartuteko. Doc eta nik saltaten dogu, besteek ez dabe saltaten, ez deke konfiantzarik momentu horretan edota sustoren bat pasatakoak.
2 ordu ta 40 minuturen ostean, barrankoa amaitu iten dogu, pozik ta berbetan anekdotak kontatuz, egon badauz ta...
Kotxeetan aldatu, jantzi arropak ta Areatzan tragu bat hartuten dogu danok, barre batzuk botaz ta komentarioak eginez...
Hurrengo zein? galdetuten garez, baia erantzuna inok be ez daki... momentuz...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: