Pagomakurreko barrankoa

mendigoxaliarena 1456151375776 MENDIGOXALIARENA | 2012-07-29 16:32

Domekako 9:00ak Mungiko Bizkaia tabernan. Aktoreak apurke-apurke helduten: Sasitrokatik, Markaida ta Dok, Albarda@setik Atu, Ele, Asier, Egoitz ta ni.

Pagomakurrera zuzen, Areatzara. Gaurko helburua, izen bardine dekon barrankoa: Pagomakurre. Hemen krokisa:



10:00ak inguruan helduten garez barrankora, Astondoa-ren albotik pasata ostean.

Furgona ta konbia ireki ta neopreno trajeak iminiten hasten garez. Hau komeriak... jajaja.

Arnesak emon bakotzari berea, banatu zortziak, soka hartu, kaskuak, mosketoiak... ta argazkia BEFORE, gero ingo dogu beste bat AFTER.



Martxan barrankora. Eskailera batzuk jaitsi ta uretara sartuten garez. Lehenengo zati hau ibiltea da, harri ta ur tartean. Ta metro batzuk aurrerau helduten garez hasierara: zuhaitz tronko baten ganean pasa behar garez ta gero salto in uretara. De película de la selva.



Lehenengo rappela. Zuhaitz batera soka imini Dokek ta Markaidak azalpenak emoten dauz. Lehenengoa jaisten Dok, gero Asier doa doblean Markaidagaz, gero Egoitz, Atu, Eleder ta ni azkena. Esan behar da gaur dala lehen egunan barrankotan Asier ta Egoitzena. Azalpenak entzunda ostean praktikara.



Lehen jaitsiera ok, ta 7-8 metro ingurukoa izengo da, baia ondo iten dogu danok, problema barik.



Hurrengo rappela be zuhaitz bateri dauen zinta ta maillon bateri soka paseta da. Hau be 7-8 metrokoka izengo da. Ur gitxi dau, ta ez oso hotza, beraz ederto ikusteko hankak non imini. Rappel honetan, Egoitz ta Markaida doblean jaisten direz, gero Asier doa, Eleder ta ostean la generación del 87, Dok ta Atu doblean erabatera.



Honen ostean zati bat dau oinez joan behar garezena, kontu handiz, arrokak oso irristatsu dauz ta, batan batek ez din eperdikoa eroan ta danak dakigu halautan zer pasaten dan... a pagar!!!



Hurrengo rappela: parabolt batera soka pasau ta prest rappelateko. Lehenengo Markaida doa. Egoitzek jarraituten dotzo rappelaten, ondo, primeran. Gero Asier doa, ta honek be primeran iten dau, ta hasi barriak direz!!!
Markaida barriz igoten da gora urjauzitik, ta saltoa itera probaten dau. Salto in al da bebai. Hau ikusite, Atuk, Eleder ta nik salto iten dogu, Dok rappelaten jaisten da.



Hemen argazkiren bat edo beste ataraten dogu, danok pozik ta barrezka, jejeje.

Hurrengoa, rappela edo saltatea da. Salto hau teknikoagoa da arteraukoa baino. Dok, Atuk ta Markaidak salto iten dabe, ta besteok rappelau. Oso ondo dau, nahikotxo metro dekoz ta urjauzitik jaisteko nahiko polite da. Eleder, rapelateko preparaten iminiten doanen, irristatu ta eperdiz jauzten da, ganera danok berari adituten gauzen momentuen, a pagar!!!



Ta halan helduten garez akaburengora. Honek saltoa edo saltoa izen behar dau. Ure badeko ta danok salto iten dogu, batez be ikusite sakua dauen motxila jaurti iten dogule uretara, ta orduen, ez dau beste erremediorik.

Danok salto iten dogu, ta batzuk errepetidu iten dabe, altuera desberdinetatik: Atuk kaskoa be desmontau iten dau saltuetan, jajaja, Dok, Asier, Egoitzek. Salto ta igo, salto ta igo... umeen moduen parkean jolasten. Hemen be ataraten doguz argazki dexente, klaro, Markaidak lortuten dauenean kamarea ekilibreta iminiten, harri bat besten ganean iminiz en plan tetris, jejeje.



Danok barrezka ta pozik, ta oin, barrankotik urtetako, basoko aldatz bat igo behar da, hemen be berotu iten garez apur bet.

Kotxetara heldu ta aldatu iten garez, material barriz bueltau ta Areatzara goaz zeozer hartuten. Pikak... eta 5 errazino rabak...

Larrabetzun lotuten garez bueltan, han daun baserri baten txokolatezko magdalenak, naturalak, ogia, txokolatezko bizkotxoak etab... erosten, ta handik etxera.

Sasitroka eta Albarda@s team!!!

Sponsored by: Sasitroka Cannoying Taldea


Utzi iruzkina: