Mendatako ibilaldia 39 KM

mendigoxaliarena 1456151375776 MENDIGOXALIARENA | 2012-09-03 22:48



Mendatako ibilaldiak fama dekola esanta egon da Eleder. Halan dala ta, domekan Mungin lotute ostean, 7:50tan helduten garez Mendatara. Kotxeak arin aparkau, aldatu arropak ta martxan iminiten garez.

Helmugara goaz, berton Elederrek izena baieztau behar dau ta. Bidean, Pualegaz topaten naz ta beragaz lotuten naz berbetan Eleder beran gauzek iten doan bitartean. Handik gitxire, irteera emoten dako martxari.

Ortu santutik aurrera goaz, basobidetik sartuten garez ta beherantza goaz. Danok tropelean. Paule hasi da korrikan jada, ez dau aguantaten tropela ta beran lekue bile dabil. Gu lasai-lasai goaz.



Beherantza in ostean, gora goaz handik gitxire, etxe tartetik ta errepidetik, basora sartuten garezen arte. Berton hasten da igoera. Ez da oso gogorra, ta geldiunea deko.



 Gorantza goaz barriro be, kontrol gazte batera heldu arte.



Han ume batzuk dauz rotuladorekaz kontrola iten partehartzaileeri.



Jaizten hasten garez, ta handik gitxire barriro gorantza. oingoan, baso bidetik goaz ta gereizpean, arbol artetik. Jaitsiera baten, Mendatako beste puntan gauzela konturatuten garez.



Hemen Elederrek mendiko beran lagun bategaz berba batzuk iten dauz ta aurrera goaz, errepidetik alboratu ta basora barriro, oingoan erreka ezkinatik goaz (argazkilari batek argazki batzuk ataraten dozkuzelarik), ta aurrera 20 km-ko abitualamendua dau.

Kiskigaz ta beran lagunekaz topaten garez berton, ta zeozer jan ta edan ostean, martxa luzearen ta maratoiaren bideak gorantza doaz, ta martxa laburrenanak Mendatarantza.



Jente gehiena Mendatarantza doa.



Gorantza goaz, ta gero zeharrean, errota baten albotik pasaten garezelarik. Gure alboan, aspalditik, Herri krosa iminiten daun kamiseta zuridun mutil bat dator, batzutan apur bet aurretik bestetan atzetik.



Aldapatik gora, Oiz-eko tontorrera eroaten gaituen errepidera helduten garez.



Ta han aldatz labur baia gogor bat igo ostean beste abitualamientu bat dekogu. Han barriz topaten garez Kiski ta beran lagunekaz.



Bidea banandu iten da hemen barriro: gorantza maratoikoak doaz, eskumatarantza gu. Zeharrean ta aldapatxuekaz betetako bidetik goaz, maratoikokaz topaten garezenerarte. Han danok beherantza. 100 urte baino gehiau dekozan baserri baten albotik pasaten garez hemen.



Behean dau azken aurreko abitualamientua, Mendatako auzo baten.



Handik igoera lasai ta labur batek baso batera daroazku. Handik Mendata ikusten da, urrun ondino. Beste 11 km inguru falta dazkuz, 9 jaitsierazkoak ta 2 aldapatsuak.

Apurke-apurke urtetan goaz basotik, beherantza ta aurrerantza, eskumatara uzten dogu Mendata, goian ta urrun.

Gugaz beste mutile dator, herri krosa kamisetaduna, akaburarte erabatera joango garez. Hemen jada inderrak oso ahul dauz ta danak beharko doguz aurrera botateko.

Akaburengo abitualamenduen etxean indako edarie emoten dozkue: ura, azukrea ta cognac-a. Oso ona daule dinera Eleder ta mutilek.

2 km falta dazkuz, igoerakoak. Herri krosa kamisetadun mutile asko dabil sufriduten oin dala kilometro askotatik ta ez dogu bakarrik utzi gure. Akaburengo aldatza ez da hain gogorra, ta ondo eroaten dogu.



7 ordu ta 40 minutu pasata ostean helduten garez Mendatara.

Polite ibilbidea, merezi izen dau iteak ta buelta ona emon dogule konturatuten garez, bai, zirkular polite.

Zein hurrengoa?


Utzi iruzkina: