Karstetan galduta, begiak gora baia hankak lurrean
Maiatzeko akaburengo asteburuan, lagun batzuk eta ni, Majugaz lagundute, Nafarroako Pirineotan dauen mendi baterantz bideratu ginezan. Barikua zan, 27. Egun ederra, Asolaze kanpina jo genun helmuga moduen. Lagunok batu ostean, gaua nehiko sartuta zauenean ta mobilekaz errepidean seinaleak inde gero, afarie luzea bota ta 01:00tatan lotara. Goizean goiz altza beharra egon zan ta...
06:00tan, mobil askotxo iratzargailu moduen jo ta ke. Gozaldu, gauzak batu mendi martxarako, motxilak bete urez ta jatekoagaz ta San Martineko harrirantz joan ginezan. Aurrean, Auñamendiko tontorra, erdian, ibilbidea.
Arlas atzekaldean utzi gendun goizetitxo, 8:45 aldera, bueltan beragaz barriz be topo ingo gendulakoan segurtasunez. Maldak gora, behera, arroka ta harriak gehituten eta ugarituten joan ziren, ta akabuen, edurrezko nebero asko ikusita ostean, aurrean euki gendun, baia, akaburengo oztopoa: Auñamendiko tontorra.
Lehenau, ostantzean, beti laberintikoak direzan Karst-en eremua. Bide egoki bat topa ezinik han ibili ginen gora, behera, aurrera ta atzera. Akabuen topa gendun bidea, ta gorantza jarraitu.
Indarrak atereaz dauzen leku guztitatik, beste mendizale askoren moduen, edurrezko nebero, harkaitz zorrotz, handi ta berotatik tontorra ukutu gendun. Han geunden, bai, pozik, zoriontsu, brindisagaz topa iten, inguruko panoramika ederrak begibistan genduzelarik, danok, Maider, sendo ta gogotsu, Erlantz, alai ta baikor, Arkaitz, indartsu
ta irmo, Egoitz, seguru eta prestu, ta Maju, sufriten baia geldiezin. Saioa ez zan goraino iritsi, baia oso gertu lotu zan, belauneko minak eta egonezinak direzela ta. Pena bat, eskura zeukalako tontorra.
Merezitako saria zan, dudarik barik, han goian ikusi genduna, han goian botatako argazkiak, han goian botatako berbak, han goian sentitutako mendiaren esker onak. Izen bere, mendiak emoten dauena batzutan ez da egoki kontutan hartuten.
Behean, Juan Pito-renean jan ostean, Isaba-tik bueltatxoa egin gendun gure poteotxoagaz, barreak, nekeak, irriak, pozak, atsekabeak etab... konpartituz.
Tristuragaz bueltau ginen bat baino gehiau, baia pozak esaten zozkun hurrengoan be horrantz goazela, bai... zihurtasun osoz.
Bai asteburu bikaina... ta mendiak itzaroten, betidanik, gu baino lehenautik dauzelarik, hor, itzaroten...
bidean...
Tontorrean
Iruzkinak
Utzi iruzkina: