BTT ibilaldia

mendigoxaliarena 1456151375776 MENDIGOXALIARENA | 2012-07-30 23:27

Mountain bike txangoa

Uztailak 30ean, Teki, Atu, Ele ta ni atsaldean BTT txango bat iteko lotu garez.

Txangoa Laukizen hasten da, plazan. Han lotu garez Ele, Atu ta ni. Halau baten, Ardeonetik bi bizikletadun agertuten direz. Bestea, Teki da, sorpresa ona benetan.

Gauzek prestatuten, 15 minutu beranduau urtetan dogu, jakin barik fijo norantza edota hobeto esanta nora helduko garezan.

Ardeonetik buelta barriro, Gatikerarte igo ta handik jaisti futbol zelaitik Atxurire. Bidegorrie zapaldu Zabalondorantza. Momentuz Gatikeko aldapa izen da motorrak berotu dozkuzen gauze bakarra, baia ondo berotu bai!!! Jajaja.

La Bilbainan sartuten garez halau baten alanbrada bat pasau ostean. Aurrez aurre gauz lakuagaz. Berreaga mendie han goiko partean ikusten da, ta hararte heldu behar garez.

Errepidez betetako laberinto urbanistiko horretan bidea ez dakigu, baia senak aginduten dozku norantza bota. Hasikeratik, dana da aldapa gora ta gora, ta azken aurreko aldapak inderrak ondo probaten dozkuz. Berreagako sarrerara helduteko be beste aldapa bat, hau inklinazinoz txikiaue, baia luzeau. Akabuen honek be esfortzue eskatuten dau.

Goien, Atu ta ni helduten garez ta handik gitxire Teki. Ele ez da agertuten, ta esaten dozku behean itzerongo dozkule, halau baten bajau in beharko garez ta.


Atu ta Teki Berreagako bideko hasikeran

Ba gu ez, burugogor, aurrera pentsa dogu ta halan goaz, aurrera. Basobidea tokaten da oingoan. Eta ez xamurra.


Teki gorantza hasteko bidean


Atu ia prest goranzko bidea be hasteko

Teki indartsu dabil ta bera da lehenengoa gailurrera helduten, Atuk ta nik jauzi batzuk dekoguz baia helduten garez bebai. Goien itzeroten dotzegu Eleri, bera be akabuen animau da ta igo dau.


Berreagan CinturĂ³n de Hierro famatua


Lasai lasai disfrutetan txangoagaz

Handik aurrera, ezkerrean Gamiz ta Fika dauz, ta eskuinera, Lezama, Zamudio... bai, Bilboko CinturĂ³n de Hierro famatuen gauz, guda zibilekoa. Hemetik helduten da Gaztelumendire.


Fika

Gu ez gare bertora helduten, hurbil lotuten bagarez be, Fikera ailegateko zementozko bidea hartuten dogu, ta handik gero Gamizera.


Elederrek beran "trenaren" frenoakaz problemak euki dauz.

Gamizeko frontoi alboko tabernan lotuten garez gure pikatxuek hartuten, ta gero barriz bidea hartuten dogu gure "zaldien" ganean Mungirarte.


Pikan ordue da

Mungin banatu iten garez, Ele ta Teki etxera doaz, ta Atu ta niri ondino Laukizera bueltatea tokaten dazku, bidegorritik Atxurire, gero Gatika, Ardeonera, ta Laukiz akabuen.

Danok lotu garez pozik, ondo in dogun txangoagaz, Tekik komenta dozku halau gehiauk iten badoguz abisateko... ingo direz ta abisauko da...

Hurrengorarte...



Utzi iruzkina: