Aspaldiko partez, barriz be menditik

mendigoxaliarena 1456151375776 MENDIGOXALIARENA | 2011-12-10 12:24

Denboratxu pasa da akaburengo menditik ibili garezana batzuk, beste batzuk ez, ostera. Blog honetako aktibidadea barriz be martxan imini behar da, ta ez dau ezer hoberik mendire joatea modukorik bi xedeak betetuteko: kirola in, berriz mendire bueltata, ta bloga martxan imini barriz be.

Egun honetako mendiak, gps-an arabera, Mugarra ta Leungana, Durangaldean, zehatzau esanta Mañariatik igota.

Han egon garez, 2011ko abenduak 9an, barikuan, Maider, Asier, Jabi, Maju ta ni. Bueltau da Maju barriz be hainbeste gustaten dakozan lekutara, menditara.

Mañarian aparkau, ta eleiz alboko bidetik hasi garez mendirantza, Mugarra argi ta garbi ikusten gendularik, han, urrun baia gertu, txiki ta handi. Bitartean, etxe piloa, bidean alde baten ta bestean... ta Maiderren etxean proiektua be han topa gendun, benetan etxe handie, proiektuan hasite baia aurrerantza doana hasikera baten, ezta?

Eskalaten doazen talde bategaz topau gara ta Mugarrarantza gugaz datozen beste batzukaz. Esan behar da gps-ak dinozkun bidetik joan garezala, hau da, atajuren bat edo beste in doguz, behien zelaitatik ibiliz batzutan.

Mugarra ta Leungana tartera heldu garez, beti gorantzazko bidean. Handik Durangaldea, Zornotza, Jata, Sollube, Oiz... ikusten direz alde batetik ta Untzillaitz, Alluitz, Udalaitz, Anboto bestetik.

Mugarrako tontorra ekialdeko aristatik eskalaten lortu dogu, arroka nahiko bustia egon da ta leku batzutan kontuz ibili behar izan garez. Zertarako segidu gorriz marraztuta egon dan bidea? gu beti por la directa, ezta?

Tontorran argazki batzuk atara ostean, Asier ta Jabi mobilekaz jo ta fuego ibili ostean, jan ta edan ostean, jaitsierako bidea hasi dogu. Jaitsi ostean, Leunganarako bidea hartu dogu, ez gendun prisarik, bakarrik Jabik, lanean joan beharra, baia enpresako jefea dalez berak gure dauenen doa. Asier ostera, gaurkoan ez doa Jabigaz lanera...

Leunganako tontorra, 40 minutu inguru pasata ukututen dogu, ta handik jaitxierako bidea hasten dogu Mañariara barriz be. Betikolez, taberna baten traguran bat hartuten dogu ta etxerako bidea hartuten dogu, Jabi lanera doan bitartean, Asier barik... (no comments).

Buelta polite da, zirkularra, igoteko bidea ta bueltatekoa ezberdinek direz, ordun politagoa lotuten da ibilbidea. Danok gusture lotu ginen, kantzauta batzuk, besteak ondo, anekdota batzuk geuretzat gordeak etab... baia merezitako irteera izan dala uste dogu danok. Hori da inportanteena... ta beste bi mendi jota dekoguzenak...

Hurrengoan zein? ikusko da...


igoera hasikeran, Mugarrako tontorra bistan dauelarik hiru mendizaleak aldatz gora.


Hiru mendizaleak barriz be aldapa gora. Udazkenan zuhaitzen hostoen koloreak oso ederrak izetan direz.


Mugarra


Mugarra eta Leungane bitarteko zelaietan. Mugarrako ekialdeko ertza ikusten da.

Maider eta Jabi ekialdeko aristatik igoten Mugarrako tontorrerantz.


Mugarrako tontorrean expedition 2011 december. Atzean, Untzillaitz, Udalaitz...


Eguraldia ezin hobea, eta mendiak be ikusgarri, betikolez.


Leungana-ko tontorrean expedition 2011 december


Utzi iruzkina: