Agusen despedidan be barrankotan
Zapatue da ta bagoaz nire anajeari sorpresatxu bet emoten. Gaur da bere despedidea ta ez daki ezer bez. Halau aurpegie iminiten dau bai Laura ta beran etxean agertuten garezenen.
Mozorroa imini, argazkiek atarau ta bagoaz bidean, Leioan berton tragu bet hartu ostean. Helburua: Logroño.
Logroñora helduten garez, Agus moskeata eroan ostean (Brasilera goazela, Moscu...). Gauzak utzi ta bazkarie esanda dekun lekure goaz pote batzuk hartu ta gero. Jentea badabil Logroñotik, eguraldie ez da hain txarra ta Agusek ez dau hainbeste hotza pasaten, momentuz.
Arin jan ta bagoaz kotxetan Ezkaraira. Aguseri abioian joango garezela ta parakaidasegaz salto ingo dogula diotzegu, jajaja, momentuz sinistu iten dau. Han neopreno trajeak iminiten doguz ta monitorrek esaten dozkue erreka oso fuerte datorrela ta ezin dogule in, orduen erreka bat gorantza igoko dogule esaten dozkue. Halan da ta barre asko iten doguz, errekatik gora aguadilak iten, baten bat salmonete aurpegiegaz dau... tobogan batetik be 2 edo 3 aldiz botaten garez, ta ikusten dogu erreka hasten doala ta apur bet arriskutsua imiten dabilela. Hau ikustean pentsaten dogu zubi batera joatea, arnesak imini ta rapel bat itea, jenteak ikusi din zer dan rapela.
Aktibidadea halan amaituten da. Barre batzuk bota doguz, hotzik ez dogu pasa ta jentea gusture lotu da, hori da inportanteena. Pena bat barrankoa egin ez izatea, errekatik gora joatea baino askoz dibertiduau dalako ta, baia...
Honen ostean, afarie ta jaie hasi zan, goizeko 7ak arte jo ta su ardoagaz... barreak be lotu ezinik... Merezi izen daun despedidea ta danok oso ondo pasa gindun, gogoan eukiteko modukoa danontzako, fijo!!!
Hemen argazki batzuk...
Zubian rapelaten
Behean lehenau igo dogun erreka
Erlantz rapela in da ostean ta atzean Igor rapelaten
Errekan gorantza igoten
Iruzkinak
Utzi iruzkina: