3144 metroko altueran , Taillon tontorrean

mendigoxaliarena 1456151375776 MENDIGOXALIARENA | 2012-05-20 12:44


Taillonen tontorra ta bere iparreko aurpegie

Maiatzaren 12an, zapatun, Pirineotan dauen 3000 metro altuera baino handiauko mendi bat igotea pentsa gendun. Pentsa ta in bebai.

Albardaos Expedition 2012 bataiatu zozkun nonok gerorau. Taldean: Iker, Aintzane, Atxi, Maider, Egoitz, Atu, Ele, Ardeo ta ni.

Gavarnien ospedatu ginen barikuen, ta han berton esan zozkuen edurre zala ta Col de Tentes-era ez ginela kotxeekaz helduko, errepidea zarratuta zaulako. Afaritxo bat jan ta goiz antzean ohire.

Zapatuen altzau, gosaldu, dana prestatu ta gorantz irten ginezan, eski estazinotik gora, ia noraino helduten gintzezan. Col de Tentes bide erdien utzi ginduzan kotxeak (batzuk gorau be igo gure ginduzen baia akaburengo erabakie berton uztea izen zan).


Martxan hasteko prest

Handik hasi ginen ibilten, tramankulu danak hartute ostean. Raketak Gavarnien lotu ziren, beharko ez ginduzelako asmotan.


Bide hasikera, eski estazinoko errepidetik gorantza


Bidean gorantza danok

Col de Tentesera heldu ginen, 2275 metroko altuera gutxi gora-behera.


Aintzane aurretik ta besteok segidan

Handik ikusten zan jada Tailloneko tontorra ta batzuk eskalaten daben iparreko aurpegie bere, Roland-eko bretxa be apurtxu bet ikusten zan ta in behar gindun bidea...

Tailloneko magalera heldu ginezenen, han edurre zan dana.


Tailloneko magalera helduten

Batzuk kranpoiak imini ta pioleta hartu gindun, beste batzuk ez bata ez bestea. Maiderren kranpoiek oso zaharrak ziren, ta iminiteak be gatzak.

Taldea bitan banandu zan hemetik aurrera, bakotza beran martxan joan zalarik.


Team 1

Taillonen magala osorik zeharkatu gendun, ta apurke-apurke igoten hasi ginen. Aldatz gogorra etorri zan aurrean, edurrez estalie. Hanka gerrirarte sartuten zan batzutan, ta gehienetan belaunerarte. Edurtze terriblea egon zan.


Aldatz handiak baia Aintzane ta Iker gogor gorantz


edurrez betetutako aldatza, ta gutariko hirukote bat aurrean

Aurreko taldea gugandik 15-20 minutura zebilen ta ikusten ginduzan, goiko argazkia horren testigu. Maiderren kranpoiak hankatatik eskapau iten zaben ta elkar lagunduten ibili ginen aurrera botateko.Atxi bidea iriten ta Egoitz bere anajea atzean. Maiderreri kranpoiak itzitzen zotzenean ondo ibilten hau be atzean ttipi-ttapa, ta ni atzerau hankatan problemakaz.

Aldatz horretan gorantza goazela Tailloneko tontorra agertu zan ta beran hatzamarra. Baita beran albotik ta tontorrera bidean in behar dogun bidea, zuriz margoztute.


Tailloneko tontorra ezkerrean ta hatzamarra eskuman.


Alud baten aztarnak, entzun ta ikusi ginduzen batzuk

Aldatza igota ostean, handik ikusten da Gavarnieko zirkuko kaskada erraldoia (Europako luzeena) ta Serradets-eko aterpetxea.


Serradets-eko aterpetxea ta Kaskada handia

Momentu honetan Aintzane ta Iker ziren lehenengoak helduten, beste talde bat atzean, Eleder, Atu ta Ardeogaz ta gu atzerau.


Aintzane ta Iker Serradets-eko aterpetxera helduten

Aterpetxean, edurre nonahi, bardin bardin. Baia berton leku ona dau zeozer jan, deskantzau ta jateko. Berba apur bet in lasai. Kaskadako aldean daun lehio bat irite egoten da aterpetxea zarratute egon arren, barrure sartu ezkeroan lo iteko koltxoiak dauz, baia ezin da aterpetxeko beste lekutara sartu.

Aterpetxetik ikusten da igo behar dogun aldapa. Edurrez beteta hau be, ta goi-goien, Roland-eko bretxa famatua. Bi pareten artetik pasau behar garez ta eskumatara bota, Tailloneko hatzamarrera heldu arte.


Roland-eko bretxa goien, ta igo beharreko aldatza aurrean.


Roland-eko bretxara ie igota Serradets-eko aterpea


Rolandeko bretxara helduten

Bretxako pareten arteko tartean kontuz ibili behar garez, aldapatsue dalako ta harri soltea daulako.


Roland-eko bretxara gerturatuten Team 2

Behin pasatute, eskumatara bota behar dogu beste aldetik, paretan alboan segiduz oinez apurke-apurke. Bidean goazela, pareten goikaldetik dutxa antzeko ur piloak jauzten dazkuz, ta osorik bustiten dozkue. Batzuk kantinplorak uregaz beteteko aprobetxaten dogu han iten direzan iturri naturalatan.

Aurrerau botata, famatue dan Tailloneko hatzamarrera helduten garez. Asautik pentsa leike oso txikia dala, baia alboratu orduko ikusten da txikiak garezenok gu garezela, ikusi ezpabere argazkia.


Tailloneko hatzamarra ta beran tamaina


Tailloneko glaziarra ezkerrean

Puntu honetan danok goaz animoso, tontorra aurrean ikusten dogulako. Ordureko Iker ta Aintzane jaizten hasi direz ta Atu, Ardeo ta Eleder banadute ikusten doguz akaburengo aldatzan. Puntu honetan ia atzerantza botaten dot hankatako problemak direzela ta, Ardeok ta batez be Maiderrek asko lagundu zozten bide osoan, bai gora bai bera, eskerrak. Atxi, Egoitz ta Maider aurrerau dauz. Hatzamarra pasata ostean, Tailloneko tontorra oso gertu lotuten da, baia lehenau edurregaz beteta daun bidea pasau behar dogu.


Tailloneko tontorra atzean, helmuga.

Akaburengo aldatza baino lehenau daun bidean, edurrez tapata, Egoitz ta Maider ia osorik tapaute lotu ziren zulotan jauzi ostean, bata besteari barreka dabiltzala biak zulotara, ta al dan moduen bertotik urtetan ibili ziren. Barre nahiko bota zabezan.

Hemetik aurrera, akaburengo aldatza. Harriz beteta egon zan ta bakarrik tontorrean edirregaz estalite. Iker ta Aintzane aspaldi igota egon ziren ta Gavarniera bertora jaitsiko zirela esan zozkuen, guri itzaron barik. Ke makinas.


Iker tontorrean


Eleder ta Ardeo tontorra ukututen ia

Akabuen danok igo gendun, batzuk besteak baino astiroau, baia akabuen merezi izen zaun, ta danok pozik. Jaizteko bidean Maiderrek susto on bat euki zaun baia Ardeok ta Atuk ondo lagundu zotzen ta susto baten baino ez zan lotu, zorionez.


Tontorrera heldu ostean, deskantzaten


Jaitsieran Eleder, Maider eta Ardeo


Ikusgarrie benetan, egunsentia ta zuriz estaduko mendiek

Hurrengoan zein, Albardaos team!!!




Utzi iruzkina: