2011ko Sopelako Kosta Trail mendi martxa

mendigoxaliarena 1456151375776 MENDIGOXALIARENA | 2011-06-13 22:40



2011ko bagilak 12, domeka
. Goizeko 8:00ak, Mungiko Bizkaia taberna. Eleder, Luismi ta ni gosalduten. Jabi, zuzenean Sopelara doala. Lopa, Nerea ta Naike Sopelara doaz bebai.
Zer galduko zazkun Sopelan?
Aurtengo Kosta Trail, bai.
Abiatuteko puntuan elkartu ginen danok, batzuk gau mobidue eukite ostean. Pozik ta gogo biziz. Lopak, Nereak ta Naikek 12,5 km-ko ibilbidea ingo dabe, familiarra, Naike oraindik ezin daulako besterik in, gazteegia da, baia bai animosa ta txundituta ikusten zakona hasikera baten han bildu ginen jendetsagaz. Honek helmuga Gorlizeko hondartzan zeukaten.
Besteok, 20 km-ko mendi martxara gindozan. Beste bat egon zan, 30 km-koa, Trail deritzona, korrikan. Lartxo agian? Jabi dudatan dau, igoal animaten da datorren urtean, ta beste bat igoal bebai ezta, bufalo?Pikea...
Ibilbidea oso polite da, kostatik. Hondartzako urak lo egon direz, urpekari asko ikusten izen direz... ta hondartzatan be jentea, gitxi, baia jentea.
Jabi, Eleder ta Luismi pasadan urtekoan egon ziren bebai, gustau zaken, ta aurten be barriro bueltan.
Luismik bidean bere mendi lagunak topa dauz ta haurekaz berbetan lotu, hor bota dogu besteok aurrerantz erritmoa aldatuz. Jabi gugaz egonda, ezin eutsi erritmo bardinari luzero. Ez deit nork eroango zauzen urmotorraren giltzek, baia bide osoan ibili direz bata bestean alboan, bata besteari itzala iten.
Durangoko neska bat batu dazku bidean, Ester, beran lagunek aurrera bota dabela ta bakarrik lagata (arduragabekeria galanta, arriskutsua ta ez oso logikoa, baia bueno). Nahiz ta berak esan ez dala oso mendizalea, fisiko ona deko ta ez dako nekea igarri.
Arka kuadrilakoa be ikusi dogu beran neskatoagaz, fin haurek be, pozik ta aurrerantz. Korreoran bat edota beste botateko berari be esaten dau Arkak, baia abusau barik, ezta? Ondo ikusten zaken, beraz problemarik bez.
Helmuga, Gorlizko faroa ikutu, Ermua mendia igota ostean, Gorlizko hondartzan egon da. Nekerik ez dogu igarri, Luismik, Jabik ta Elederrek esan dabe pasadan urtean baino askoz hobeto in dabela ta ez direzela nekatu hainbeste.
Hau entzuteak pinta ona emoten dau aurrerantza adituten... ia besteak animaten badirez...
Lopa, Nerea ta Naike ez doguz barriro ikusi, baia haurek be ondo pasako zabela imaginaten garez. Naike etorkizunean ondo berba iteko emongo dauen kirolaria izengo dala uste dot, aita-amari esker.
Balorazio ona in dogu danok, ta arazo bakarra ikusi doguna izen da Trail-ekoak gu harrapatu gaituztenen ez dala egon espazio askorik danok bidean eroso ibilteko, askotan gelditu beharra euki dogularik. Baia bueno, akabuen merezi izen dau, ta danok pozik etxerantz...
Hurrengorako prestatu...






Utzi iruzkina: