txabolhue

matzorri 1515457667112 txabolaren koadernoa | 2018-02-07 22:15

Maicolpaue herria, Pazifiko (nork jarri zion izen hori?), kostalde maldatsu berde zoragarrian, tontorrez inguratuta, baso valdiviarra uretaraino, ta ura ta olatuak itzelak, goitik bistazoa demasa polite, ta txabolaz zipriztinduta, arbolen berde perennean mila koloretako etxetxoak, txabolak, alokairuan.

Izena,beraz, aldatzea erabaki dot, hemendik aurrera mailcopu+hue (eper lumen lekua) barik txabolhue izango da, blog honetan sikiera

Maputxeen gunea, erdi babestua edo, ei da.

...baina nik santiaguinoak baino ez ditut ikusten, kapitalekoak, bai negozioen jabe zein sukaldari ta kamareroak (garzon hemen).

Maputxeak ikusi ta berba egin dot, toldope zuri baten barruan kriston eguzkipean, indaba moduan lapiko batean egozten. Barrukaldean bizi gehienak ta, itxuraz, astero behin munizipilidadeak autobus (harek katxarroei izen bat ipintzearren) batean sartu goizetik, bakoitzak bere ortuko bendejarekin ta egun osoa toldopean saltzen, egotean, ala egozten gauaz etxera, hurrengo egunean beste herrixka baten txanda..

ONDO BIZI

 


Utzi iruzkina: