BIDEAN: MONTREALETIK QUEBECERA

matxinsalto 1499132159890

6 egun: ekainaren 26tik uztailaren 1era

425 km

Ibilbidea:

1) Montreal, Chambly, Farmham (70km). Bide ona, kanal ertzetik, gero bidegorria... Dortoka bidean eta antzar buru beltzak. 

2) Granby, Waterloo, Stukely (70km). Bidea hemen okertu zaigu... up and downs. Granbyn Anderren bizikletako gurpila hautsi da. Ooooo!

Lo egiteko horrelako piknik lekuak edo Halte-ak erabiltzen ditugu. Lotsagabe baina eroso, askok aterpea ere badute. Ondo eta eroso moldatzen gara. 

Iturriak topatzea zaila izaten da, maiz etxeetan eskatzen dugu ura, lorategiren batean norbait ikusten dugunean. 

3) Eastman, park national montt-Orford, Lac Magog (51km). Gora- beherak, zati gehiena errepidetik egin dugu, bidegorria harri txikizkoa ta gora beheratsua baitzen. Hemengo triku erraldoia ikusi dugu!

 

4) Sherbrooke, Windsor, Richmond (72km). Windsor-etik Richmond-era errdpidetik joan gara. Sugetxo bat.

5) Danville, Victoriaville (zaparrada), princeville, plessiville, saint-julie. 83km. Lo egiteko tokia aurkitzea kosta zaigu. Trenbide zaharrari jarraituz, harri txikik baina kriston bidea. 2 orein ikusi ditugu.

6) ...Saint-agapit... Levisetik srtu gara barkuan. Bidean galdu ara behin baino gehiagotan ta eguraldi kaxkarra dugu baina Yannick eta Aioraren etxera iritsi nahi dugu. Aiora, Itzea ta Eki ez daude. 

Uztailaren 1a, kanadarren eguna, hau ez dugu ospatu, ez!!! 


Utzi iruzkina: