5.ZATIA: PRINCE EDWARDEN IRLAN

matxinsalto 1501253062104

10 egun (uztailaren 27tik abuztin 6ra)

525 km (2019km denera)

Hondartzak, lur gorria, Roland, Basil eta Angelaren eskuzabaltasuna, marisko (karrakela, langosta, ostra, muskuiluak...)

 

07/27 osteguna lainotua 40km

Confederation Bridgera abiatu gara. Zubi hauxe da Prince Edward irlan sartzeko bide azkarrena. 13km luze ditu, eta oinezkoak eta bizikletak bus txiki baten pasa behar degu derrigorrez. 

Iritsi gara! Turismo bilegoan mapak hartu ta 5km-rara edo anderren gurpila berriro ere!!! Hor ondoan lo egin dugu, Roland eta Rachelen karabanan. Desordenatuak bezain eskuzabalak. 

07/28 ostirala 40 km eguzkia ta zaparrada

Rolandek Ander eraman du gurpila konpontzera. Summersiden ezin ta Charlottetownera azkenen. Ni haurrekin karabanan, parken... lasai! Anderrek tripak gaizki, beraz nik zerbait jan ta nagoaz. Summersiden erosketa. Union Corner Provincial Parken lo egin degu. Toki zoragarria. Boden ekaifzak harrapatu gaitu baina gero atdrtu du. Txabolatxo barrun jarri dugu denda. 

07/29 larunbata eguzkia 73km

Goiz bikaina. Pintxazoa konpondu, bainatu, hur a Haran hondartzan pozik!  Karrakelak jaso ta 11'30ran abiatu gara. 

Abram-Villagen zerbait jan, raba kaxkar batzuk erosi rake away baten (jjjj)ta aurera. Ra aurrera ta aurrera ezin geratzeko tokirik aurkitu. Lehertuta ta umek kokoteraino. AzkenenWest Pointeko parkeko campingean bukatu dugu. 31$. Parkea dago ra afari goxoa dugu. Itsaso ondoan.  Gaitzerdi!!! 

07/30 igandea 50km

Esnatu gosaldu ta bainatzera

Dutxatu ta martxa. Bide oso polita mendebaldeko kosta, amildegi gorriak. Campbelltoneko hondartzan bazkaldu degu. Cascumpec pasa ta hemengo natiboen council atzean lotara! Eltxoak!!!

07/31 astelehena 60 km  iPAR MENDEBALDEKO KOSTAN.

Goiz atera gara eta zalantzak zalantza azkenen Lennoxd Islandera joan gara natiboen erreserbara. 250 pertsona inguru bizi omen dira, guettoa.  Museotxo bat dago,m hura ikusi bazkaldu, urarekin tontokeriak egin eta martxa.

Erosketak eta Grand River era zuzenen. Belmont Provincial Parkera joan gara. Bero ikaragarria. Bainutxoa, zerbera patata poltsakkin. Lastima ezin dela hemen lo egin. Hala er osatatu eman digute ondoko etxen. Itzel! Eltoxrik ez

08/01 asteartea 58km

Goizen lasa ibili gara. biden matilda bizilagunakin hitz egin eta Syummerside aldera gasa erostera. Canadien Tyre baten bila buelta batzuk eman eta azkenen lortu dugu. Sherbrooken bazkaldu eta gero trafiko dezente. kaka! Gero aldapak baina paisaia oso ederra Irishtown inguruan. French Ruiver/en Basili galdetu diogu marisko denda non zegoen eta berehala gondbidatu gaitu bere jardinen akanpatu, dutxatu eta afaltzera. Primeran!

Bapo jarri gara konpainia onean, Susan eta berarekin, Californiako ardo oso oso goxoa sapai lagun eta hanburgesak, langosta sandwich itzelak eta muskuiluak. (horretan lan egiten zuen eta urten 500000 kg ateratzen omen zituen().

Eskerrik asko.

08/02 asteazkena 40km

Resaka, behe lainotan polit esnatu da French River baina berehala altxa da. xamarra etxe barrun utzi nun ta berreskuratzeko komeriak. Atzo bila genbiltzan dendan Scallops erosi ditugu, kalamar modukoak. eta Stanley Bridgera ostarak jatera. Garesti baina ondo.

Green GAbleeko parkingean bazkaldu umore onen, eta Cavendishetik kostako bidea hartu dugu. Oso polita. Cavendishen jendetza. North Rustico alboko hondartzen siesta ta errekatxon joolastu eta familia baten jardinean jan dugu. Paisaia bikaina baina errepidea ez da ona.

08/03 osteguna 58km

Brackley Dalvaysko parke nazionalera. Zeharkatu dugu bizikletan. Tartean campineko parkean jolas. Umek oso alai eta gero hondartzan bazkaldu dugu. Hango Irvyngen zerbait erosi... ta bidegorria. Eltxoak zirela eta utzi dugu errepidea. Gasolindegian 4 tomate erosi ta jan ta Cardigan Head en lo egitera ANgela eta Leoren etxean. Afaltzera gonbidatu gaituzte: patata entsalada, patata eta baina egosiak, haragia, arrautza, saltzitxa, azalorea... zein saltsa goxotan. Ta tea madalenarekin. Eskerrik asko! Maisy txakurrarekin jolasen txikitzen ibili dira Haran eta Hur.  

08/04 ostirala 52km

 

Maisyrekin jolasen, betaurrekoak oparitu... Cardigan, Georgetownen konpratxoa ta bazkaldu.Montagnera. kriston beroa, superren konpra ta nik pintxazoa. kaka!

Lower Montaguera joan ta handik aurrera fafrora joan gara. Parkean ezin dela lo egin ta tetxe batean galdetu dugu. Familia handia bilduta dago bertan., Itsasoari begira dotore. Bainu bat, txalupa modukoan gora ta afaltzera!


Utzi iruzkina: