Sweet love

No profile photo matx | 2008-01-21 21:08


Gaur gabaz bebai ametsetan ibili naiz. Kirofanotik irtetzean dena ondo juan dela esan didate. Kendu didatela nere bihotza, eta plastikozko bat ipini didatela haren partez. Oso ondo sentitzen naiz, osasuntsu, erlajatuta, lasaituta ere bai.

Urjentzietara, mutil bat dakarte, eibartarra ei da. Bihotz baten beharrean dago, eta bere bizitza kolokan. Nere bihotza sartzen diote, pixkaterako behintzat balioko dio. Eta gero gerokoak. Kamilaren behekaldean pazienteen izenak daude. Markel ezdakitzer.

Arraroa da, nere bihotza beste baten gorputzean dago, baina hari probetxua atera ahal izateak gustoa ematen dit.

Herenegun beste amets bat izan nuen. Nere gorputza zaborretara bota baino lehen, gorputzeko zein atal berziklatuko genukeen erabakitzen ari ginen. Bihotza.. orain badakit plastikozkoa izango dudala. Bateronbatek ipurdia esan zuen... baina ez da nerea, bateron batek ipiniko zidan... Meritua nirea ez dela esaten diet.



Utzi iruzkina: