Negurako gertaketa

No profile photo matx | 2008-09-22 11:24

Artza, loaldi luzerako gertatzen ari da. Nahiz eta loguria sartzen ari zaion, uda usaina luzatzen saiatzen ari da, neguko iluntasunak berriz tristetu ez dezan:

Modako erropa berria erosi dot, leginsak barne; baita korrika egiteko zapatilak eta cdak (indonesia eta brazileko musika). Mercè jaietako kontzertuak ikusten ibili naiz (Carmen Souza, Siniestro Total...), Vic-eko Mercat de Música Vivan ere hainbat kontzertu (Pau Riba, Plouen Catximbes, We sing Bill Evans Silvia Perezekin, Gorka Benitet Sextet). Dantza ikuskizunetara ere bai juan naiz (Sol Pico), baita antzerkietara (Metropolis, ohe elastikoak, konpartsak, clownak, akrobaziak), eta museoetara ere bai (MNACen atzo bukatzen zan Duchamp, Man Ray, Picabia erakusta ikustera juan ginan).

Jada negututa, tristetzen bada urten biharko dau beste izar baten argixak berotu eta indartu dezan.

Ia loaldi gozo bat hartzen dudan.


Utzi iruzkina: