Min neuropatikoari buruzko apunte batzuk

No profile photo matx | 2010-09-17 14:07

Esperientziak unibertsitatean ikasitakoa dudan jarri izan dit maiz. Ez dut esan nahi ikasitakoa gezurra zenik, baina bide berriak ireki dizkit, eta azken aldian oso indartsu nabil bide berriak irekitzen.

Arturo Goicoechea neurologoa da eta orain pare bat hilabete egin dot topo berarekin.  Bere blogean informazio ugari dago.Liburuak idatzi ditu, eta orain eskuartean dauzkadanak bukatzen ditudanean ekingo diot bati: Migraña, una pesadilla cerebral. Oier Gorosabelek bere fibromialgiari buruzko bideoarekin ere badauka zerikusirik. Gure jarrerak aldaketak jasaten ditu medikuak fibromialgia dugula esaten digunean.

Nere gradu bukaerako lanean lunbarretako ornoarteko disko patologiak aztertu nituen (lanaren aurkezpena hemen), eta han ikusi nuen guzti honek baduela ebidentzia zientifikorik. Badirudi gaixotasunarekiko jarrera dela osatzeko giltzetako bat. 

Baina bidea zabaltzen hasi berri nago, eta gehiago jakin nahian ere bai. Bitartean ariketa interesgarri piloa ari naiz ikasten, arnasketa, lur pelbikoa, faszien tratamendua piloten bidez....

Ideia pilo bat buruan. Pentsatu, sentitu.... EKIN!!



Utzi iruzkina: