Koko-moko
Zapatuan Martin perratzailia izan nintzan, beste koko-marru eta koko-dantzarixen artian. Plazer haundixa hartu naban Eibarko baserrixak eta baserritxarrak ezautzen, eguraldixaz disfrutatzen, pasio eder bat ematen, eta aldapan gora dantzan, saltaka eta irrintzika.
Herrira jeitsi ostian, maskara azpitik, jendiari begixetara beiratzen netzan lotsa barik eta lotsati asko dantzara atara naban.
Dantzarako testuinguru asko egon daiteke, barrutik eta kanpotik mozorrotzeko bebai, eta gozatu on bat hartzeko bebai. Baina legatza bere saltsan baino gosuagorik ez dao. Eskerrik asko danori!
Hurrengo urterako be prest!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: