"Jenifer" abestiaren itzulpena
L’escala-ko antxoak edo gabonetako galetak baino katalanagoa naiz
Pedraforca-ra igotzen naizenean edo Montserrat-en mendibuelta bat egiten dudanean tentetu egiten zait
Convergència-ri ematen diot botoa eta Jordi Pujol-ekin amets erotikoak dauzkat
Barça-ren bazkide naiz eta Sarria-ko perikoak gorroto ditut
Serrat traidore bat izan dala pentsatu dut beti
Nere kotxean Lluis Llach besterik ez da entzuten
Mugikorrean “Segadors” abestia daukat politono bezela
Senyera balkoian
Beti defenditut ditut bertako produktuak
Eta hara! Orain Casfefako neska txoni batetaz maitemindu naiz
Oh Jenifer, zuregatik tuneatuko dut kotxea
Oh Jenifer, elkarrekin hartuko dugu Madrilerako hegazkina
Eta gure maitasun debekatuagatik borrokotuko dugu
Oh Jenifer
Hiru adardun pinua edo Patumeko Guita baino katalanoagoa naiz
Sardana eta kobla eta Casteller giroan aditua naiz
TV3ren telesailetara eta Cuni-ren goizeko saioetara engantxatuta egon naiz beti
Mohamed Jordiren alderdia kanpainan baino erradikalagoa naiz
Romeskua eta Calçot-ak eta “pa amb tomaquet”-aren zale amorratua naiz
Benet eta Bornet-ek zuzenduta, Joel Joan ikusi nahi dut pastoretsetan parte hartzen
Beti defenditut ditut bertako produktuak
Eta hara! Orain Casfefako neska txoni batetaz maitemindu naiz
Oh Jenifer, zuregatik tuneatuko dut kotxea
Oh Jenifer, elkarrekin hartuko dugu Madrilerako hegazkina
Eta gure maitasun debekatuagatik borrokotuko dugu
Oh Jenifer
Adimen estudunek bidea oztopatzen digute
Julieta eta Romeon istorioa errepikatuz
Ez al dute ikusten denborak arrazoia emango diguna?
Maitasuna, bildurra eta amorrua irabazteko gai da
Eta bihotza erdibituta daukagula esaten digute
Maitasuna eta herria, aberria desioaren kontra
Baina nik ez ditut zatiak ikusten, osotasuna baino ez
Eta ez dago munduan indar nahikoa gu bananduko gaituenik.
Oh Jenifer, zuregatik tuneatuko dut kotxea
Oh Jenifer, elkarrekin hartuko dugu Madrilerako hegazkina
Eta gure maitasun debekatuagatik borrokotuko dugu
Oh Jenifer
Iruzkinak
Utzi iruzkina: