Albert Pla: El malo de la Película

No profile photo matx | 2007-01-16 10:25



Zapatuan Albert Pla ikustera juan ginan: ondo, asko gustatzen jata tipo hau, baina esan bihar da bebai, ez dala emankizun brillantia igual, irregularra.

Gaur eguneko telebistaren, konsumismoaren, morboaren, negozio inmobiliarioaren kritika eta nazkarekin jolasten du. Sentimendu kontrajarriak lortzen ditu. Tipo ausarta da, eta hori asko gustatzen jata. Aktore bezela kriston talentua dauka, eta abestixen ikuspegi berezixa ere bai. Letra luziak, armonia sinpliak, jolasteko bezelako melodiak. Eskenatokixa.... orijinala benetan, eta bideoarekin interakzioa ere orijinala, amateur eta bereziaren artean.

Bere albuan Judit Farres, aurreko espektakuluan (Cançons d'amor i de guerra) bilutsik agertzen zan neskia. Bai, kontzertu osuan... Eta zegaitxik bilutsik? eta zegaitxik ez?

Gaztelaniaz izan zan. L'auditoriko 2.salan. Astebete egingo du han. Donostiako Printziplalean egon da eta Arriagan ere bai. Helduko al da Espaloira?   Ermuako zinian egon nintzan ni oiñ dala pare bat urte azkeneko bera ikusten eta oso jende gutxi. Benetan emozionauta urten nintzan. Lastimia jarleku gehiegi hutsik egotea.            


Utzi iruzkina: