Mamut kobazuloa
Hilabete honetako National Geographic aldizkarian Mamut Kobazuloari buruz artikulu bat argitaratu dute. Kobazulo hau Vietnamen dago eta denbora gutxi arte ezagutzen da, ikerlariek 2009 urtean publikoari erakutzi zioten.
Egia esan, 1991 urtean, artzain batek aurkitu zuen, baina kobazuloen barnetik txistu bitxia ateratzen zenez, belurra zen eta ez zion inori kobazuloen kokapena kontatu.
Une honetan zientzilariek kobazuloa ikertzen ari dira, eta munduko kobazulorik handiena izan daitekeela esaten dute.
Kobazuloa tunelez beteta dago, eta tunelek beste kobazulo txikiak, ibai bat eta ohian bat lotzen dituzte.
Ohian bat? Esango duzue. Bai, Mamut kobazuloen barruan ohian bat dago, landarez beteta. Ikerlariek tximinoak, sugeak eta hegaztiak ikusi dituzte. Puntu honetan, sabaia irekitzen da, eta hortik argia ateratzen da.
Kobazuloak 6 kilometrotako luzera du eta 250 metro altua da. Kobazulo honetara jaiztea 45 pisuko etxe-orratz jaiztea bezakaloa da. Kobazuloen barruan Boeing 747 sartzen da arazorik gabe.
Ikerlariek monzon denboraldiz kanpo lan egin behar dute, hau da, azarotik apirilera lan egin dezakete. Monzon datorrenean, laku izugarri politak agertzen dira, eta hezetasunagatik, kobazuloa, hodeiz betetzen da. Gero, uholtzen da, poliki poliki, eta ezin da barruan lan egiten.
Kobazuloen barruan ur-jauzi asko daude. Batzuk oso zaratatsuak dira, zientzilariek gorgarria dela esaten dute, tren bat edo leherketa bat bezalakoa da. Zarata hau, gure artzainak kobazuloen kanpotik entzun zuen txistua da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: