ZAPLASTEKOAK EZ!
ZAPLASTEKOAK EZ!
Hainbat pertsona ados daude : zaplasteko bat eman behar diotela bere seme-alabei haiek ikasteko. Beste batzuek diote horrela ez dutela ikasiko. Gehienak ados daude batzuetan eman behar zaiela bai, baina joera bihurtu gabe. Zaplastekoa ematea umeak ikasteko?
Niretzako zaila da inguratuta egotea hau egiten duten pertsonetaz. Ez dut ulertzen zergatik egiten duten. Errazagoa da maitasuna ematea, gainera, zuk nahi duzuna zuretzako emango duzu eta emango duzuna gero jasoko duzu.
Momentu txarrak pasatuko dituzue zuk eta zure seme-alabek, eta zergatik pasa momentu txar horiek, momentu zoriontsuen ordez?
Jotzen baduzu zure haurra berak txartzat edo ontzat har dezake. barregarria iruditzen bazaio, kontuz, gero berak egin ahal duelako, baina, txartzat hartzen badu zaplastekoa zure umea traumatizatuta utzi ahal duzu, eta hori ez da izango oso barregarria.
Haurra nagusitzen denean, eta zu egon bazara beti berari zaplastekoak ematen, momentu bat egongo da, ezin izango duzun beraren aurka egin eta bera zure aurka bai. Orduan, hori gehiagora ez eramateko zuk ez irakatsi horrelakorik egiten.
Zuk ni ez banauzu jotzen zergatik egin beharko nuke nik? Haurraren gurasoa bazara edo edozein familiarteko edo lagun, ez jo! Ez duzu ezer ere ez konponduko.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: