NIRE 15 URTEAK
Komunikazio asmoa: Nire sentimenduak komunikatzea.
Hartzailea: Pertsona guztientzat baina 15 urte egingo dituzten gazteentzat nabarmenki.
NIRE 15 URTEAK
Marina naiz eta 15 urte bete nituen abenduaren 18an eta hau idazten ari naiz bere sentimenduek beldurtzen dituztenentzat.
Buruari ekin nion eta hainbat gauza eta pentsamendu nituela ohartu nintzen. Lehenengo eta behin gero eta nagusiagoa naizela eta horrek alde batetik beldurtu egiten nau, zeren eta arduratsuagoa izan beharko nintzatekeela hasi nintzen pentsatzen. Bestalde, bere alde onak badituela pentsatzen dut eta abantailak gero eta gehiago izango direla ikusi nuen.
Nire ustez 15 urte betetzea pausu handi bat ematea izan da, umetxo bat izatetik ari
utzi diodalako emakume izateko. Gero eta erabaki gehiago hartu beharko ditut nik bakarrik ikasketei buruz, sexuari buruz, lagunei buruz eta beste gauzei buruz.
Une hauetan mutilekin egoten hasten gara eta horrek ere beldur pixka bat ematen dit nire sentimenduengatik, ez dudalako nahi norbaitek niri min egiterik. Oso urduri jartzen naiz pentsatzen dudanean nire gauzetaz askoz gehiago arduratu behar naizelako, geure gurasoak ez baitira beti gurekin egongo, gu laguntzeko. Gainera karrera bat egin nahi dut eta ez da erraza izaten. Izan ere, horretarako gehiago ikasi behar dut eta gehiago saiatu gero nagusitzen naizenean lana aurkitzeko.
Nagusitzen zarenean oso garrantzitsua da lagun bat edukitzea beti bakarrik ez sentitzeko eta horrek heltzen zarenean beldurra ematen du. Zure gauzak ezin dituzu beti zure buruan eduki bueltak ematen eta lagun bat baduzu hari kontatzeko aukera izango duzu, baita zeuri ere. Horregatik 15 urte bete nituenean oso pozik jarri nintzen horrelako lagunak izateagatik, ez nautelako inoiz bakarrik utziko eta gutxiago mutil-laguna baduzu eta errietak badituzue.
Halere, 15 urte betetzean ez pentsa dena erraza izango denik baina zuk ahal duzun beste disfrutatu eta ondo pasa!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: