Umea kume

No profile photo MaliarekinBat | 2019-06-03 20:16

 

Askotan,ia kasu guztietan umeak txarto portatzen direnean zaplasteko bat edota abisutsu bat ematen diegu.Uste duzue zaplasteko bat ikasteko modu bat dela?

 

Egia da batzuetan zaplastekoak soberan daudela,baina ume batek edozer txarto egiten badu,abisu bat ematearen alde nago,adibidez,txalo bat ipurdian.

 

Imajinatu hurrengoa;haur batek altu dagoen jolas batekin jolastu nahi du,baina jostailu hori armairu baten dago.Orduan hartzen saiatzen denean,armairu hori jausten da era barruan zegoen guztia apurtzen da.Zer egingo zenuke momentu horretan? Nola jokatuko zenuke? Nik lehenengoz ikusiko nuke ea haurra ondo dagoen,baina gero abisu bat emango nioke ipurdian.

 

Umeak txikiak direnez,ez dute ulertzen beti esan nahi duguna,orduan bronka botatzen badiegu edo oihukatzen badiegu eta ez dira konturatzen,zertaz laguntzen du horrek?Seguru nago ume guztiok zaplasteko batek ulertzen dutela eta gauza bat txarto egin dutelako da.

 

Batzuentzako tratu txarra izan daiteke,baina beste batzuentzako ez,egiten dugun moduaren arabera eta nola tratatzen dugun forma onean egin dezakegu edota txarrean ere.


Utzi iruzkina: