16 urte, ta zer?

No profile photo MaliarekinBat | 2019-06-03 20:11

16 urte edukitzea benetan, beste zenbaki bat da, non bakarrik gauza gehiago egin ahal dituzun.

 

Lehenik eta behin, gustura sentitu ahal zara, hau da, suposatzen da DBH-tik kanpo zaudela, gimnasiora joan ahal zarela. Medikuarengana edota haginlariarenera guraso barik joana ahal zara, kirol bat praktikatzen baduzu lehiaketan parte hartu ahal duzu…

 

Baina txarrena gero dator. Etorkizun batean zer bahi duzun pentsatu behar duzu, zein karrera atera nahi duzun pentsatu behar duzu… Hori bai, gero eta zailago izango dira gauza guztiak.

 

Nik 16 urterekin hainbat gauzetaz konturatu naiz: puntu batera iristen zara, non denetarik probatu nahi duzun, bakarrik zure lagunek berdina egiten dutelako, parranda gero eta gehiago gustatzen zaizu, baina ikasketak albo batera uzten dituzu, konturatzen zara nola egin duen zure familiak aurrera, sentimenduak lantzen dituzun askoz gehiago…

 

Hamasei urte ditut, baina batzuetan gustura litzaidake 7 urte berriro izatea, baina beste alde batetik, gustatzen zait etorkizunerako gauzak pentsatzea, adibidez, autoa gidatu nahi dudalako, unibertsitatera joatea, maitemintzea..

 

Ondo. 16 urte ditut, baina… zer esan nahi du horrek? Nerabea naiz, baina… zer da horren atzean dagoena? Zure ondoan egon beharko litzatekeen jendea, ez dago, beste lagun berri batzuk ezagutzen dituzu, antsietatea sortzen zaizu, baian ez dakizu oso ondo zergatik, momentu oso onak dauzkazu, edo oso txarrak, zure gorputzarekiko konplexuak sortzen dituzu, hilerokoa daukazunean oso txarto pasatzen duzu… Hamasei urte izatea heldu bihurtzea da. Gauzetaz konturatzea da.

 

Laburbilduz, batzuetan urte horrek edukitzea oso ona izan daiteke eta beste batzuetan oso tzarra. Niretzat etapa bat izan da, non gauza asko ikasi ditudan, berriak batzuk, eta horri esker aurrera jarraitu ahal izan dut.


Utzi iruzkina: