SOFTWAREA
SOFTWAREA
SISTEMA ERAGILEA
ZER DA? Ordenagailu batek duen programarik funtsezkoena da sistema eragilea. Guztiz espezializatuak diren ordenagailu txikitxoek izan ezik,esate baterako etxe-tresna elektrikoak kontrolatzen dituztenek salbu, ordenagailu guztiek izan behar dute sistema eragilea.
ZERTARAKO ERABILTZEN DA? Sistema eragile bat programa multzo edo erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko eta baliabideak behar bezala kudeatzeko behar duen softwarea da. Ordenagailua pizten denean martxan jartzen da. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, honen baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da oro har
PROGRAMAZIO-SOFTWAREA
Programazioa konputagailu-programa egokiak zelan egin behar diren aztertzen duen diziplina da. Programa egoki bat zuzena, irakurgarria eta eraginkorra izan behar da, eta bost fasetan eraikitzen da: zehaztapena, diseinua, programa idaztea, proba eta erabilera.
Programazio-lengoaiak ordenagailuaren portaera kontrolatzeko erabil daitezkeen hizkuntza artifizialak dira.
SOFTWARE-LIBREA
Software librea , eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da.
Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
- Helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar.
- Aztertu eta aldatu ahal izatea
-Kopiatu ahal izatea.
-Hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: