Scandal

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-12-20 18:43

Maitanem 1545385921513

FITXA TEKNIKOA

 

TITULUA: SCANDAL

 

URTEA: 2012-2018

 

AKTOREAK: Kerry Washington, Guillermo Díaz, Tony Goldwyn, Jeff Perry, Bellamy Young, Joshua Malina, Henry Ian Cusick, Darby Stanchfield, Katie Lowes, Columbus Short, Scott Foley, Portia de Ross, Joe Morton, Cornelius Smith Jr.,George Newbern.

 

ZUZENDARIA: Shonda Rhimes

 

GIDOILARIA: Shonda Rhimes

 

IRAUPENA: 43min kapitulu bakoitza

 

GAIA

Estatu Batuetako presidenteak dituen krisi edo arazoei aurre egiteko Harreman Publikoko talde batek konpontzeko moduak.

 

SINOPSIA

Estatu Batuetako presidenteak komunikazio-krisiak edota eskandaloak konpontzeko talde bat dauka kontrataturik, eta talde horretako buruak, Olivia Popek, telesaioaren protagonistak arduradun nagusia da eskandalo horiei aurre egiteko. Horrez gain, normalean, arazoak elitearekin zerikusia dutenez izugarrizko mugimenduak planeatu eta kudeatu behar ditu, bere bezero nagusiaren, hau da, AEBko presidentearen irudi ona babesteko.

 

PROTAGONISTA

Telesaioaren protagonista Olivia Pope izeneko emakumea da, 30-40 urtekoa, beltza, dagoen lekuan egoteko borroka egin duena eta hori dela-eta klase altukoa, elitearen eta AEBko presidentearekin erlazio estua baitu. Egoera familiarrari buruz, nahiko zaila da bere ama zein aitarekin daukan erlazio berezia dela-eta non tenporadetan zehar erlazioak garrantzia hartzen duen, batez ere, aitarekin duen erlazioa, bien arteko konpetentzia baitago aitak duen ikuspuntuagatik non bere alaba AEBko presidentearen atzean dagoela esaten duen, izan ere, aitaren izaerak izugarrizko eragina dauka Olivia Popen. Emakumearen irudia boteretsua irudikatzen du telesailak hasieratik eta Olivia Popek komunikazioaren kontrola dauka, hala ere, denborarekin gizonaren irudia, AEBko presidentea edota protagonistaren aitak beregan duten eragina nabaria da.

 

HHPPkoari dagokionak

Lehenago aipatu bezalaxe, eskandaloak eta komunikazio-krisiei aurre egiteko talde bat osatzen dute Olivia Pope burua izanda, gehienbat, AEBko presidentearen komunikazioaren inguruko arazoak tratatzen dituzte, hala ere, modu independentean lan egiten duten taldea dira, eta zein kasu hartu eta zein ez haiek erabakitze dute, hala ere, elitearen inguruko kasuak izan ohi dira.

Horrez gain, hedabideak baita ere jokoan sartzen dira eta krisiak kontrolatzeko talde honen helburu nagusia da haien bezeroen interesen aldeko defentsak prestatzea, horretarako, ingurune digitaleko hedabide desberdinen gaineko eragina lortzen dute. Taldeko pertsonaia bakoitzak arlo batean espezializatua dagoenez gero, hala nola, informatika arloan,  talde perfektua osatzen dute, hala ere, bakoitzak bizitzan izan dituen arazoak haien jokatzeko eretan eragina dutenez gero, pertsonaiak berak haien buruen gaineko borroka daukate.

Bestetik, telesaioan zehar publicity-az aprobetxatzen direla argi ikusten da non komunikazio-plana hedabideetan oinarritzen denez gero, speech-ak edota komunikatuen kontrola lortzen da Olivia Popen eta bere taldearen adimenari esker. Beraz, esan dezakegu telesaioan aurkitzen dugun HHPPkoen irudiari ikuspuntu positibo batetik erakutsita dago non egoeraren salbatzaile gisa agertzen diren nahiz eta askotan metodo ez hain etikoak erabiltzen dituzten.

 

BECHDEL TESTA

Scandal telesaioan emakumea boteretsu moduan agertzen den arren eta bertako protagonista izenak zein haien artean bakarrik hitz egiten duten arren, telesaioaen gehiengoa gizon bati buruz hitz egiten daude, batzuetan AEBko presidenteari buruz, beste askotan Olivia Popen aitari buruz, beste talde-kide gizon bati buruz… Beraz, zaila da, hala ere, badago kapitulu bat azpimarragarria dena non gure protagonistak beste telesaio bateko emakumearekin elkartzen duten, Annalise Keating-ekin, How to get away with Murder izeneko telesaioko protagonista, (konkretuki 4.tenporadan 12.kapituluan).

Bertan bien arteko momentu bat dago non Annalise Keating-en alkohol arazoa dela-eta Olivia Popek aholkuak eta laguntza eskaintzen dio aurrera jarrai dezan. Beraz, nahiz eta protagonistaren izaera mantendu telesaio horretara eramaterakoan, bertan Bechdel testa gaindentzen da baina, berez, bere telesaioan, ez. Beraz, zoritxarrez, lehenago aipatu bezalaxe, emakumearen irudia boteretsua agertzen da baina gehienetan gizonen gaietan murgildurik daude emakumeak.

Annalise Keating eta Olivia Pope


Utzi iruzkina: