Pizzak dohainik

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-11-25 15:26
1

Maitanem 1543310748140

Gaur egungo gizartea aztertuz, argi dago ikus-entzunezko materialek duten garrantzia, besteak beste, bisualki erakargarriak diren edukiak arrakasta handiago izaten dute. Ondorioz, diseinuaren garrantzia azpimarratu beharra dago, kasu honetan, diseinu grafikoko inguruko ekitaldi bati buruz eta antolatzaileak (@happyending_studio) prestatutako komunikazio kanpaina.

Ekitaldiaren izena Pizza Kutxan da eta, hasteko, izenak esaten duen moduan pizza egon ziren eta, noski, pizzak sartzeko kutxa baita ere. Beraz, ekitaldia sustatzeko lehenengo pizgarria aurki dezakegu, azken finean, nor esaten dio ezetz pizza bati? Eta, gainera, pizza dohainik izanik?

Izan ere, pizza ez zen ekitaldiaren punturik garrantzitsuena, antolatzaileek diseinu grafikoarekin erlazionatutako artistez osatutako kartela prestatu egin zuten, bakoitzak bere estilo propioarekin baina diseinuarekiko pasioa konpartituz. Bestetik, instagram kontu propioa (@pizzakutxan) sortu egin zuten, eta ekitaldiaren microsite-a zein promozio argazkiak pizzaren osagaiekin eratuta zeuden. Horrez gain, parte hartu zuten hizlari guztiei publikazio bat eskaini zioten, eta hauek haien sare-sozialen bitartez ekitaldiari buruz hitz egiteko, non, hizlari bakoitzaren publikoak besteak ezagutzeko aukera ahalbidetzen zuen.

Beste aldetik, ekitaldia guztiz dohainik izanda, apuntatzeko modua Eventbrite ekintza plataforma online-aren bitartez eskaini zen non, soilik, email-a sartu eta ekitaldiko sarrera korreora heltzen zen une bertan. Gainera, pizza dohainik egoteaz gain ad-hoc piezak zeuden baita ekitaldia amaieran, hau da, hizlari bakoitzak haien produktuak dohainik ematen zizkieten ikusleei eta, beraz, haien marka zabaltzeko eta etorkizunean gogoratzeko zeozer materiala izatea ahalbidetu egiten du.


Beraz, ekitaldiak bultzatzeko modu eraginkorra litzateke parte hartuko duten hizlariak harreman publikoko kideak bilakatuz, haien kontu pertsonaletan ekitaldia partekatuz?


Utzi iruzkina: