Pertsonen garrantzia MTVko babesleen artean

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-11-04 16:45
1

Maitanem 1541495640064

MTV Music Week Bilbora heldu egin da eta horrek ekarritakoaren artean izugarrizko eragina nabarmendu beharra dago, Bilboren ospea eta prestigioa munduan zehar zabaldu da-eta. Horrekin batera hainbat kontzertu zein ekintza prestatu egin dira 2018 EMAren inguruko promozioa bultzatzeko. Harreman Publikoen betekizuna garrantzi handikoa izan da MTV ekintza zabaltzeko zein honen kontrako jarrerei aurre egiteko.

Dena den, kasu honetan ekintza hau babestu duten marketan eta haiek egindako zenbait ekintzetara mugatuko gara, zehatz-mehatz, MTVren babesleen artean San Miguel eta Beefeater hartuko ditugu. Alde batetik, azaroaren 3an San Mamesen egindako kontzertuan non hiru talde osatzen zuten kartela: Muse, Berri Txarrak eta Crystal Fighters. Horren ondorioz, 300 pertsona kontratu behar zan dira, soilik, taberna zerbitzari moduan, taberna postu berriak ahalbidetu ziren-eta. Lehenago aipatu bezalaxe, San Miguel babeslea izanda, ekintzak eskainitako garagardo guztia haiek emandako edalontzietan jarri behar zen eta, horrez gain, ez zen beste edozein motatako garagagardoa saltzen, beraz, kontsumitzaile guztiek San Miguel garagardoa bakarrik zuten.

IG:@berritxarrak 

Bestetik, Beefeater, ginebrako marka, MTVn bere marka sustatzeko aukera ikaragarria ikusi zuen, horrez gain, haien markako produktu zehatz bat iragartzean zentratu egin zen: Beefeater Pink. Horretarako, jendea San Mamesen sartzen hasi baino lehen, tabernetako zerbitzariei ginebra mota hori zelan egin eta nola saldu behar zen esaten joan zen Beefeaterreko harreman publikoko kide bat. Bere hitzetan, honako hau esan behar zen: “Beefeater Pink, es el nuevo punk, la ginebra más cool”. Hori egitean, pink eta punk  hitzetako titularra sustatu nahi zuten jendearen artean, azken finean, ginebra mota horren inguruko kanpaina ekintzetaz gain, pertsonak be zabal zezaten. Horrez gain, gaur egun hain garrantzitsua diren saltokien osaketa, Beefeater Pink goiko partean, kantitate handian, botila bat bestearen ondoan eta beste alkoholetik nabarmendua izan behar zen.

Gainera, ekintza promozionatzen ez zuten markak ezin ziren kontsumitzaileentzat ikusgai egon, argi eta garbi ordaintzen zuten markak, soilik, kontsumitzaileen buruetan geratzeko.

Orduan, holako ekintzetan apostua egiten duten markak oraindik ere pertsona fisikoak marka sustatzeko beharra dute, ez baita nahiko stand deigarri eta ekintzekin?


Utzi iruzkina: