Palma-olioa eta BHko gobernuaren jarrera

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-11-11 15:40
1

Maitanem 1542199283339

Urte hasieratik palma olioa, eguneroko hainbeste produktu prozesatuetan dagoen olioa, pertsonentzako kaltegarria zela aditzera eman zen eta, horrez gain, elikagai hori hain erabilia denez gero hainbat ekosistemen suntsiketa ekarri du. Bestetik, palma olioaren inguruko kritika txarrak agertu ondoren, kontsumitzaile askoren jarreretan erabateko eragina ekarri du non askok zenbait produktuei boikot egitea ekarri duen, produktu horiek ez erosiz.

Hori kontuaz hartuz eta milaka marka palma olioa erabiltzen dutela ikusita, eztabaidaren aurrean marken jarrera desberdina agertu egin dira. Izan ere, iskanbila hau ez da, soilik, merkatura mugatu baizik eta estatuak berak iritzi eta jarrera bat erakustea beharrezkoa izan da. Azken finean, hainbeste produktu elikagai horrez osaturik egonda, supermerkatuan aurki ditzakegun milaka produktuen aldaketa bultza beharra egongo litzateke, baina olio hori lortzea merkea izanda ere eta manufakturatzeko prozesua etikoa ez izan arren, produktuaren zaporea hobetzen duenez gero.

Aztertuko dugun kasu honetan, Islandia supermerkatu kateak, Greenpeace ONGaren parte hartzearekin, egindako spota kontuan hartuko dugu spota telebistan zentsuratu egin den Britainia Handiko gobernuaren eskutik.

Bertan ikus daiteke, orangutan bat pertsona batekin komunikatzen eta baita ere olio palma manufakturatzeak bere ekosistemari ekarri dizkion hondamendiak azalarazten dira. Islandia supermerkatuak spot hau bultzatu egin du, gainera, bere marka propioetako produktuetatik palma-olioa erabat kentzen aritu denez gero eta Britainia Handiko supermerkatu kateekin konparatuz, lehenegoa da olio hori kentzearen jarrerare aurrean.

Zentsuratu egin duten arduradunek defendatzen dute iragarkiak kutsu politikoa zuela baitan eta, ondorioz, ezin zela telebistan aurkeztu.

Hala ere, zentsuratzeko arrazoia politikoa dela aitzakia jarri den arren, olio honek daukan presentzia hain handia izateak zentsurak beste motatako arrazoiekin erlazioa izan dezake?


Utzi iruzkina: