Modak eta Escape Room-ak

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-11-14 16:21
2

Maitanem 1542364436211

Modak eta gizartea erabateko lotura izan dute historian zehar, eta, gaur egun, sare sozialen eraginarekin moden garrantzia areagotu egin da. Izan ere, modak edonolako sailetan aurki daitezke: arropan, diseinu-estiloetan, sare sozial baten erabilpenean, musikan… Hori dela-eta modak masak mugi ditzakete eta, ondorioz, Harreman Publikoen funtzioa da merkatua ikertzea, aztertzea eta momentu oron eguneratua egotea.

Moden ezagutza izatearekin kanpaina zein ekintza propioak bultzatzeko aukera paregabea da, horren adibide eta blogaren sarrera honetan aztertu egingo dugunez gero, “Escape room” izeneko ekintzak gero eta famatuagoak egiten ari dira gaur egun. Hau da, 5-8 pertsonetako taldeak gela baten sartzen dira eta hortik ateratzeko denbora limitatua daukate, horren barnean, hainbat joku zein enigmei soluzioak aurkitu beha dizkiote gelatik irteteko. Horrez gain, hainbat gai desberdineko escape room-ak daude non hasieran pertsona batek istorioa kontatzen duen eta barruan zauden bitartean zure gidaria izango den kanpotik.

Bestetik, edozein adinetako pertsonak partzen ari dira, hala ere, gazteen artean gero eta ohikoa den ekintza bilakatu egin da, non, EHUk baita ere joera honi batzea erabaki duen bere escape room propioa sortuz: Zitek Escape. Ekintza hau sortzeko UPV/EHUren ekintzailetza programaren bitartez bultzatu egin dute (Zitek ekintzaileak, Twiterren @emprenderzitek) non ekintza, gainera, dohainik den, eta azaroaren 19tik 30ra Bizkaiko Kanpusean egongo den Zitek instalazioetan. Bestetik abenduan baita egongo da 10tik 20ra arte baina kasu honetan Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Horretaz gain, ekintza hauen gakoa talde-lana da, hain garrantzitsua den gaitasuna publizitatea zein harreman publikoen arloetan, eta, beraz, moda batzuk moda bat izateaz gain benetan interesgarria izan daitezkeen ondorioak ekar ditzakete?


Utzi iruzkina: