Manipulazioa ala eragina?

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-12-18 21:35

Maitanem 1545172936511

Askotan Harreman Publikoen inguruko irudi globala, gehienbat, publizitatean edota komunikazioaren arloetan lan egiten ez dutenen ikuspegia, negatiboa izan ohi da. Azken finean, “manipulazio” hitzak duen eragin negatiboa entzutea nahiko ohikoa da edota hurrengo irudi txarreko isladaren esaldiak entzutea ez da haien arraroa:

 

-“Hedabideek jendea manipulatu baino ez dute egiten”

-”Harreman Publikoetan lan egiten duzu? Zein diskotekan?”

-”Harreman Publikoko sailean lan egiteko famatua izan behar zara ezta?!

 

Seguru aski, esaldi hauen jada entzun egin dituzula eta, besteak beste, manipulazioa eta Harreman Publikoak batera lotzen baitituzte pertsona orok. Hala ere, komunikazioaren hainbat arloetan lan egiten duen eta, besteak beste, hizkuntzalaria den Noam Chomsky-k masak kontrolatzeko hedabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia garatu egin zituen. Kasu honetan, eta blog honetan jada aipatu egin dugun iritzi publikoaren zein masen kontrolaren garrantzia azpimarratzeko balio zaigu.

Lehenengo bi puntuak, distrakzio teknika eta arazoak-irtenbideak sortzeko teknikak lotu ahal ditugu, no alde batetik gure helburua lortzeko distrakzio elementuak erabiltzea ohikoa da eta, gainera, kontzienteki arazo bat sortu, hori bai, irtenbidea zein den jada jakinda, Harreman Publikoko kideen eginkizuna da. Hala ere, kasu honetan etika arazoak edukiko zituzten askok eta jokaera zikinatzat definituko zuten beste askok.

Bestetik, Chomsky-k aipatutako bi estrategia daude baita-ere, izan ere, estrategia hauen erabilera “etikoagotzat” jo dezakegu, kontuan hartuz pertsona bakoitzaren etika eta balio moralak desberdinak direla jakinda. Estrategia hauek denborarekin dute erlazioa, “Pixkanakoa” eta “Atzerapena” hitz gakoak baitira, hau da, aldaketa bat lortzeko pixkanaka-pixkanaka aldaketa txikiak eginez gero masen iritzi zein jarrerak aldatzea ekarriko du baina jendea ia konturatu barik. Horrez gain, etorkizunean egingo en aldaketa dela esanda eta gizartean hain zabaldua dagoen geroko-uztea edota Procrastination horrekin jolastuz gero, aldaketa urrun ikustean ez dira kontrako iritzi hain erradikalan egongo. Gainera, konturatzerakoan jada hainbesteko denbora pasa eta gero jada aldaketa barneratuta egongo da-eta.

Hedabideak kontrolatze beste 3-4 estrategietan hitz gakoak aztertuz gero, hitz batekin labur ditzakegu: “Ez-jakintasuna”. Hau da, ez-jakinak diren pertsonengan sor daitekeen eragina askoz ere handiagoa izango da, informatua eta iritzi-propio sendoa sortuta duen batengan baino. Izan ere, ez-jakintasunaz baliatzea aspaldiko kontua da, non Elizak zein alderdi politikoak jendearen kaskarkeriaz baliatu egin diren, eta, gizartean jakintzaren aldeko jarrera zabaltzen doan arren, zoritxarrez, zenbait pertsonengan, oraindik ere, kontrola nabaria da.

Amaitzeko, 10 estrategien analisian alde emozionalaren garrantzia azpimarratua ikusten da, non masak kontrolatzeko pertsonen emozioetan eraginez gero, Chomsky-eren esanetan hau lortzeko aukera ematen digun: “...publikoaren inkontzienteko ateak zabaltzen laguntzen du ideiak, nahiak eta beldurrak ezartzeko edota zenbait jokabide eragiteko.”.

Beraz, jendearen iritzietan eragitea lortzen dugunean, manipulazioa formularen parte da baita ere?


Utzi iruzkina: