Mallorcako uholdeak eta Rafa Nadalen gizatasuna

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-10-16 19:43
3

Maitanem 1539856322245

Azken aste honetan Mallorcan gertautako ezbeharrari buruz, hau da, bertan egondako uholdeei begira eta horrek ekarritako ondorio latzak pil-pilean egon dira hedabideen eskuetatik. Izan ere, hemen aztertzen dugun gaia zoritxarraren datuetatik harantzago joaten da eta, horretarako, protagonista garrantzitsu bati buruz hitz egin behar dugu: Rafa Nadal.

Hasiera batetik uholdeak eta Rafa Nadal esaldi berean lotzea bateraezina direla pentsatuko genuke baina gertakari honen aurrean tenis-jokalari famatuak erabateko inplikazioa erakutsi du. Hedabideek protagonistatzat hartu dute Nadal eta, askotan, ezbeharran eta benetako biktima zein kaltedunetan zentratu baino, garrantzi handiago eman diote tenislariari. Hori dela-eta Harreman Publikoko elementu nagusia bilakatu egin da.

Dena den, bere jarreraren inguruko eztabaida zabaldu egin da, batzuk heroitzat izendatuz eta beste batzuk momentu txar batez aprobetxatu egin dela azalaratuz, bere etika zalantzan jarriz.

Alde batetik, honako titularrekin aurki gaitezke Las Provincias egunkari digitalean: “Manacorreko tenislaria onena da tenisean baina bere gizatasuna kirolaz gain dago. (...) jarraitzeko eredua da. Hamar bat”. Edota baita ere El Mundo egunkariak printzipioz Nadalen kontrako jarrera dela dirudi, irakurlearen arreta erakartzeko, ondorengoa esanez: “Rafa Nadalen postureoa Mallorcako uholdeetan”, izan ere, irakurtzen jarraitzean ikus dezakegu oraindik ere Nadalen jokabidea handiesten duela. Bestetik, beti gertatzen den heinean, sare sozialetan bi aldeetan kokatzen diren pertsonak aurki ditzakegu.

Hau guztia kontuan hartuz, Rafa Nadalen Harreman Publikoko arduradunak izugarrizko lana egin dutela eta egiten jarraitzen ari direla ikus daiteke, publicity-az baliatuz tenis-jokalariaren irudi ona bultzatzeko, ez baita soilik jokalari ona, onberatasun handiko pertsona da.

Hain izan da entzutetsua gaia non estatu mailako hedabideak zeharkatu dituen eta “The Times” egunkari britainiarrako portadan agertu den:

Orduan, Rafa Nadalen kausarekiko parte-hartze sutsua gizatasun kontua da ala bere irudia, izen ona eta ospea bultzatzeko publizitate kanpaina da?

 

Iturriak

Las provincias

El Mundo


Utzi iruzkina: