Iritzi publikoak duen garrantzia

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-10-26 18:45
1

Maitanem 1540891909767

Askotan zaila izaten da “ona” eta “txarra” desberdintzea, nortzuk diren biktimak eta zeintzuk erasotzaileak jakitea, egia eta gezurraren arteko aldea jakitea…

Hori dela-eta, harreman publikoak eta iritzi publikoa erabateko lotura daukate, non nahiz eta kausarik hoberena ez izan, benetan garrantzia daukana herriak duen iritzia baita.

Historian zehar hainbat kasu egon dira iritzi publikoan eragina izan dutena, diktadoreetarik, azken finean hauek baitira iritzi publikoan eragin oso handia duten pertsonaiak, presidente zein politikoetaraino.

Iritzi publikoak duen garrantzia aztertzeko zenbait adibide hartuko ditugu, errealitatean zein fikzioan sartuz, non gaur eguneko gizartean izugarrizko garrantzia daukan eta, ondorioz, Harreman Publikoen pertsonaia gero eta ohikoa den pelikula zein telebista saioetan.

Hasteko, Vender la Guerra dokumentalean argi ikusten den moduan, AEBk Kuwai inbaditzeko eta, beraz, gerra baten justifikazioa sortzeko Kuwaiko soldaduek haurtxoak hil izana asmatzen du. Horrez gain, gertakariaren lekukoen artean pertsona konkretu bat hautatzen du: AEBko Kuwaiko enbajadorearen alaba. Kasu hau laburbilduz, nerabe bat harreman publikoko burutzat jartzen dute eta, gainera, dokumentalean desestali zen moduan, gezurra bat defendatzeko. Dena den, momentu hartan izugarrizko eragin positiboa izan zuen iritzi publikoan baina etika urratzea benetan merezi du?

Fikzioan sartuz gero, La Casa de Papel telesaian ikusi ahal dugunez, Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalan lapurreta handiena egiteko plana prestatzen dute betan dirua inprimatzeko eta bakoitzaren helburuak betetzeko dirua sortzeko. Izan ere, pertsona bahitzen dituztenez gero, Irakasleak, planaren buruak, iritzi publikoarentzat “Robin Hood”-ak izatea bilatzen duen. Horren adibide argia ikusi ahal dugu telesailaren 12.kapituluan Cuestión de eficacia deitutakoa, non kazetari bat sartzea eskatzen duten eta barruko lapur bat jartzen duten bere bizitzaz poliziak esandako gezurrak ezeztatzen.

Beraz, poliziaren irudia gutxietsi egiten dute eta, beste aldetik, lapurren aurreko jarrera positiboa lortzen duten, iritzi publikoarentzat heroiak izanda. Hedabideak harreman publikoen oinarrizko tresna dira, eta telesai honetan adibide argia ikus dezakegu, “xake-joko”-ko piezak mugitzen dituenaren menpe daude-eta.

Bestetik, telesailetan irudikatzen den Harreman Publikoko pertsonaiak errealitatearekin bat datoz?

Laburbilduz, iritzi publikoa kontrolatzea izugarrizko boterea ahalbidetzen du, askotan, etika zein egia ala gezurra den hautematzea kolokan egon daitekeen. Orduan, Harreman Publikoen lehentasuna helburuak betetzeko estrategiarik eraginkorrena sortzea edota defendatzen dugun helburua aztertu behar den arteko eztabaida eguneko gauza da.


Utzi iruzkina: