Globalizazioaren ondorioak masa-erosketak bultzatuz
Gaur egungo gizartea gero eta konektatuagoa dagoela argi dago, non globalizazioa eguneko kontzeptu gakoa da. Horren ondorioz, edozein lekutan gertatutako zeozer mundu osoan zehar zabaltzeko aukera edota arriskua dago. Munduko potentzien artean eragin globalena eta handiena duen herrialdea Ameriketako Estatu Batuak da, horren adibide argia daukagu Black Friday-a, hasieran bertako ekintza izatetik guztiok ezagutzen dugun eguna izatera pasatu egin da.
Izan ere, deskontu bereziak dituen egun batean mugatu baino aste osoan edota gehiagoko kontsumismoa areagotzeko ekintza bilakatu egin da. Argi dago marketin estrategia eraginkorra dela erosleek nahiago baitute prezio txikiago batean produktuak erostea eta Black Friday kontsumismoa justifikatzeko momentua da, egun normal batean garestiagoa baita.
Horren ondorioz, masako erosketak bultzatzen dituen jarrera erakartzen du eta, nahiz eta AEBko kasuan bezalako egoera hain zoroa ez egon, non jendea izugarrizko errenkadak egiten dituen eta eraso fisikoak egitera arte gertatu egin den, oraindik ere dendetara joateko jarrera bultzatzen duenez gero, salmentak areagotzen ditu. Dena den, globalizazioaren eragina eta harreman publikoek zein publizitateak duen garrantzia nabaria dela ikus dezakegu, non ekintza honen inguruko iragarkiak edota albisteak (publicity-a bilakatuz) leku guztietan aurki ditzakegun.
Hori guztia kontuan hartuz, hain ezaguna den Black Friday horrela deitu beharrean ia “Black Week” deitu beharko zela, azkenean, izan baino lehen aste osoan zehar baita ere inpaktuak bidaltzen egon direlako, publikoaren ikusmina pizteko. Eta, ondorioz, hedatua den galdera daukagu honako hau: jendea egun horretan egindako erosketen jabe da edota deskontuen pizgarriak bultzatuta erosten du, masako jarrera jarraituz?
Iruzkinak
Utzi iruzkina: