GKEak, HHPPko kideak?

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-11-29 10:20
1

Maitanem 1543482269501

Gobernuz Kanpoko erakundeen protagonismoa areagotzen joan da historian zehar, izan ere, ez soilik antzineko kontzeptuari erlazionatzen dugun joerarekin non estatuak zein pertsona fisikoek dirua edota boluntariotza bitartez parte hartze zuten. Gaur egun, aldiz, GKEk ez dira bakarrik mugatzen bi joera hauek lortzera, baizik eta gizartean eragina eta aldaketa sozialak bultzatzea helburu dute haien enfoke estrategikoetan.

Horretarako, publizitatea eta harreman publikoen garrantzia ezinbestekoa dela argi dago, azkenean, GKE-en oinarrizko funtsa pertsonen inguruan mugitzen baitaa, eta, jendearengan lankidetza sustatzeko kanpainak prestatu ohi dira. Blogaren sarrera honetan kasu zehatz batzuk aztertu egingo ditugu. Hasteko, Amnistia Internazionala GKEaren eskutik egindako grafika adibidetzat hartuko dugu, non hobeto ulertzeko erakundearen helburua haien hitzetan hurrengo hauek diren: “We campaign for a world where human rights are enjoyed by all”.

Kanpainaren grafikak esaldi baten inguruan mugitzen dira: “You can switch it off. They can’t”, hau da, telebista eta leihoarekin jokatuz bi zentzu emanez, herrialde garatuetako pertsonei esan telebista itzali ahal dutela gerra baten aurrean, aldiz, bertan daudenak ezin dute “leiho” hori itxi.

Beste adibide bat, eta Gabonetako garai datorrela ikusita, non jendearen enpatia eta sentimenduak azalaratzen diren, ADOT fundazioak honetaz baliatu da eta, hasteko, bere erakundearen gakoa horrela definitzen dute: “Committed to the idea of showing the similarities that exist between us rather than the small differences that we have been taught to focus on”. Hori kontuan hartuz, Erresuma Batuan dauden eskaleen inguruko kanpaina egin dute, eta, horretarako, gabonak eta gizarte egoera horren aurreko defentsa bultzatu egin dute.

Horrelako kanpainak zabaltzean, erakundeak jendearen buruetan birpentsatzeko joera bultzatzea ekartzen du, ondorioz, nahiz eta pertsona asko ez konturatu GKE batek harreman publikoetako funtzioa bere baitan du eta horrez baliatuz publiko handiago baten aurrean eragina sor dezake.

Beraz, GKEak etorkizuneko Harreman Publikoko osagai garrantzitsuak izango dira eta badira jada?


Utzi iruzkina: