Font Vella, Kataluniako independentziaren alde?

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-10-07 20:41
2

Maitanem 1539110880785

Harreman Publikoen eginbeharren garrantzia gero eta nabariagoa da gaur egungo gizartean, non edonork sare sozial baten bidez bere iritzia adieraz dezakeen. Sare sozial guztien artean, iritzi emateko erabil ohi den ohikoena Twitter daukagu eta horrek marken irudietan eta sortutako kanpainiaren zein zabaldutako mezuak milioi pertsonen begietatik pasatzea ahalbidetzen du. Hori dela-eta Harreman Publikoetako arduradun batek duen zeregina oso garrantzitsua da, bereziki, gai eztabaidagarrietan, hala nola, politika, erlijioa, kultura… zuzenki eragiten dionean.

Horren adibide argia daukagu hurrengo kasua, Font Vellak, ur-botilak saltzen dituen enpresak, izugarrizko iskanbila sortu zuen lehenago aipatutako sare sozialean, eta arrazoia zein den jakiteko bere kanpaina berria aztertu beharra daukaugu:

Ver imagen en Twitter

Lehenengo begiradan eta Kataluniako eztabaidan sartua ez dagoen pertsona bat edota arazoarekiko indiferentea sentitzen den pertsona izatekotan, soilik, kolore desberdineko tapoiak dituzten botilak egin dituztela aditu egingo luke, izan ere, hori koloreko botila izan da protagonista. Kataluniako independentziaren sinboloa den begite horia eta Font Vellako tapoi horia erlazionatu egin dute-eta Twitterreko zenbait kide.

Hori guztia kontuan hartuz, Font Vellako Harreman Publikoetako arduradunek egoera lasaitu egin zuten, jendearen haserrea baretzeko eta, batez ere, haien marka Kataluniako egoera gatazkatsuarekin ez lotzeko. Horretarako, eztabaida zabaldu zen sare sozialaren bitartez mezu baretzaileak hedatu dituzte, hori bai, umore puntu batetik:

“Tapoi horiaz gain, beste kolore batzuk ditugu. Guztiok dakigunez, gustu desberdinak daude. Argiago, ura.”

Kataluniako egoera berezia kontuan hartuz non independentziaren inguruko eztabaida pil-pilean dagoen, markek izugarrizko kontuarekin ibiltzen dira. Dena den, sortu egin den gatazkaren aurrean markaren irudia kaltetua ikus daiteke hasiera batean. Bestetik, markaren ezagutzaren bultzada ekarri duenez gero, ondorio mesedegarriak ekarri ditzake baita ere.

Beraz, horrelako gatazkak onuragarriak izan daitezke Harreman Publikoko kideek ondo gestionatzen baldin badituzte?

 

Iturriak:

Twitter: @AguaFontVella

www.prnoticias.com

www.marketingdirecto.com


Utzi iruzkina: