#botaba

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-11-06 20:22
1

Maitanem 1541672100414

Euskara gaur egungo gizartean sustatzea egungo erronka bat dela argi dago, askotan ohitura edota ez-jakintasunagatik ez baita hainbeste erabiltzen Euskal Herriko zenbait zonaldeetan. Horretarako, “Labayru fundazioa” eta “Gaztea Irratia” batu egin dira egitasmo berria sortzeko: #botaba, non Instagram plataforma erabilik euskarak dituen berezko esamoldeak eta, ondorioz, euskara, hain famatua den sare sozialaren bitartez zabaltzeko. Egutegiari begira, atzo bideoak igotzeko aukera hasi zen eta azaroaren 26ra arteko tartealdia dago.

Egitasmo honek sariak dituenez gero, erakargarriagoa izatea ekartzen du, gainera, hiru pauso errazen bitartez parte har daiteke: 1. Esamoldea aukeratu, 2. Bideo original bat egin eta 3. Instagramera igo. Beraz, parte-hartzea nahiko erraza da, hori bai, 16 urtetik gorako gazteak parte hartu dezakete (gurasoen baimenarekin) eta 18 urtetik aurrera edonork parte har dezake. Izan ere, nahiz eta edonork parte hartzeko aukera duen, gehienbat, sare sozialetan dagoen xede-publiko, orokorki, gazteak izan ohi dira. Horren ondorioz eta gazteen artean euskara bultzatzeko hainbat joera egiten direla kontuan hartuz, euskara bultzatzeaz gain parte-hartzaileen irudimena bultzatu nahi da.

Beste aldetik, leihaketan sartzeko arauen artean @botabaerronka Instagram kontua jarraitu behar dute, eta, horrez gain, #botaba traola erabiliz haiek bezain beste bideo igotzeko aukera daukate, non horrek ahalbidetzen duen egitasmo honen zabalera handitzea.

Horrez gain, Instagramen bitartez egiteak sare sozialen bidez publikatutako bideoak ekintzarako publicity moduan funtzionatzen dute, azken finean, parte-hartzaileak haien kontu pertsonalen bidez ekintza zabalduz. Beraz, ekintza honen bultzakada Instagram sare sozialean dago guztiz fokatuta ez baitago parte hartzeko beste modurik.

Ondorioz, euskara zabaltzea helburu nagusia izan arren, sari batzuk motibazio gisa erabiltzea eta @botabaerronka kontua jarraitzea baldintza izatea, euskara bultzatzeaz gain egitasmoa eta bere egileak handitzea helburutzat har dezakegu?


Utzi iruzkina: