Black Mirror, 1x01 The National Anthem

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-12-21 11:17

Maitanem 1545387683337

FITXA TEKNIKOA

 

TITULUA: 1x01 Himno Nazionala -The National Anthem

 

URTEA: 2011

 

AKTOREAK: Rory Kinnear, Lindsay Duncan, Donald Sumpter, Tom Goodman-Hill, Anna Wilson-Jones, Patrick Kennedy, Alastair Mackenzie, Chetna Pandya, Alex Macqueen, Jay Simpson, Lydia Wilson.

 

ZUZENDARIA: Otto Bathurst

 

GIDOILARIA: Charlie Brooker

 

SOINU-BANDA: Martin Phipps

 

IRAUPENA: 44min

 

GAIA

Sare sozialek daukaten boterea masak kontrolatzeko.

 

SINOPSIA

Britainia Handiko Lehen Ministroaren (Michael Callow deitutakoa) alaba bahitua izan da eta, ondorioz, bahitzaileek alaba askatzeko Callow-ri txerri batekin harreman sexualak izan behar dituela esaten diote. Lehen Ministroak eta bere aholkularien lan egiten dute krisi-egoera honi aurre egiteko eta sare sozialek zein jendean daukan atentzioa erakusten dute, egoera horrek sortzen duen morboak bultzatuta.

 

PROTAGONISTA

Episodio honen protagonista BHko Lehen Ministroa da, gizona, 45-55 urte bitartean, klase sozial altukoa eta diru maila handiko pertsonaia, egoera familiarra zaila episodioan gertatzen den arazo dela-eta, Lehen Ministroa izanda ikasketa-maila altukoa dela suposatzen dugu, karakter aldakorra: hasieran boteretsuagoa baina episodioan zehar aholkularien eskuetan kontrolagarriagoa. Kapitulu honetan zehar karakter aldaketa sumatzen da, sare sozialek estututa eta, baita ere, bere alabari zeozer gertatuko zaion beldurraz bultzatuta, ondorioz, nahiz eta hasieran karakter handiko pertsona izan eta bahitzaileen eskaera guztiz ukatu, presio mediatikoak erabaki bat hartzera bultzatzen dio: bahitzaileek eskatutakoa egitea.

HHPPkoari dagokionak

 

Hasteko, Lehen Ministroa izanda, eta, kapituluan zehar ikusi ahal dugun moduan, aholkularitza-lanean aritzen diren pertsonak ditu bere inguruan, non krisi-egoera horren aurreko aukera desberdinak planteatzen saiatzen dira, gainera, badago momentu bat non bahitzaileak engainatzen saiatzen diren baina ez bahitzaileak konturatzen direnez gero, estrategia aldaketa planteatu beharra daukate. Honako gertaera hau, HHPP ohiko egoera izan litzateke non nahiz eta gure aukera aproposena izan funtzionatu ezean alternatiba berrien bilaketa nahitaezkoa da.

 

Horrez gain, sare-sozialak aztertu egiten dituzte, iritzi publikoa nolakoa den aztertzeko, azken finean, informazioak boteretsu egiten gaitu-eta. HHPPko eta komunikazio-sailan, orokorrean, lan egiten duen edonorentzat oinarri da informazioa uneoro berritzen joatea eta momentu bakoitzean gertatzen ari dena kontrolatzea.

 

Ondoren, egoera nolakoa den ikusita eta zein estrategia erabiliko den erabakitzea, prentsaurrekoak ematen dituzte iritzi publikoan eragiteko eta krisi-egoera lausotzeko, Lehen Ministroaren aurreko iritzi positiboa jendearen iritzietan zabaltzeko. Hala ere, ikus dezakegu, azkenean protagonistak ezin duela presio mediatikoa gehiago jasan eta, bahitzaileen egoera saihesteko hainbat trikimailu egin eta gero, alternatibarik ez dagoela adierazten diote aholkulariek.

 

Kostata baina iritzi publikoak kapitulu honetan duen boterea hain handia izanda, protagonistaren jarrera baldintzatzen du eta, printzipioz, ezinezkotzat ikusiko genukeen gertaera gauzatzen da. Gainera, kapituluaren amaieran, alaba askatzen dute (Lehen Ministroa txerriarekin sexu-harremanak izango dituen heinena), baina inor ez da konturatzen, kaleak hutsik daude, jendea adi-adi baitago telebistari (hedabide bati) begira, eta, egoera lotsagarria izan arren morboa-k mugitzen ditu masak.

 

BECHDEL TESTA

 

Hasteko, esan beharra dago kapitulu honetako protagonista gizona izanda eta, gainera, kapituluaren oinarria bere inguruko arazoa izanda, gehienetan egoerari eta, beraz, protagonistari buruz hitz egiten da. Lehen Ministroak aholkulari batzuk ditu, haien artean dago emakumeren bat, baina egoera salbatu ezin denean ikustean emakumearen irudi ahula agertzen da, ez baitu borrokan jarraitzen, amore ematen du eta egoera onartzen du.

Horrez gain, protagonistaren alabari begira, bahitua izan da, negar egiten agertzen da bideo batean, ez dauka inolako autoritaterik, gainera, bere aitarengatik bahitua izan da, eta bere eszena guztiak bahiketaren inguruan datzan eta protagonistak, gizonak, zer-nolako gauzak egin behar dituen alaba, emakumea, salbatzeko. Ez dago aukerarik berak bakarrik salbatzeko baizik eta gizon baten erabakien menpe dago.

 

Gainera, amaieran jendearen iritzia Lehen Ministroaren alde geratzen da, lortu du-eta bere alaba salbatzea, azkenean, hemen ikus dezakegu emakumea salbatu behar den pertsona ahul gisa, eta, beraz, jendea liluraturik geratzen da eta nazka eta lotsa sentitzetik mirespena izatera pasatzen diren, azkenean, bere alaba erreskatatu egin du-eta.

 

Laburbilduz, ez du Bechdel testa gainditzen inola ere.


Utzi iruzkina: