Sare Sozialak
Orain dela urte batzuk mundu guztiak fotologa erabiltzen zuen, baina gaur egun oso gutxi dira hori erabiltzen dutenak.
Gaur egun guztiek daukate tuenti edo facebooka, eta badira ere twitterra dutenak.Nik hirurak ditut.
Tuentia duela urte bat baino gutxiago egin nuen neuk nai izan nuelako, eta ia egunero sartzen naiz bertan. Oso entretenigarria da eta bertan gauza asko egin daitezke. Jendeak bere argazkiak igotzen ditu eta ikusteaz aparte komentatu ere egin ditzakezu. Gainera orain txata ere jarri dute tuentiren barruan eta horrela zure lagunekin komunika zaitezke. Tuentiak tabloi bat ere badu eta bertan zeuk nai duzuna idatz dezakezu edo bideo batzuk jarri. Gainera zure lagunak komentarioak jar ditzakete zure perfilean eta besteek ikustea nai ez badute mensaje pribatuak bidali ditzakete.
Facebooka tuentiren oso antzekoa da, esan daiteke tuentia facebookaren kopia bat dela, egunetik egunera antz gehiago baidute.Bien arteko desbertintasun bakarretakoa da tuentia pribatua dela eta inork ez bazitu inbitatzen ezin duzula egin, eta facebooka berriz edonork egin dezakela. Nik aspaldi egin nuen baina ez dut ia erabiltzen, tuentia nahiago dut eta.
Twitterra ere beste sare sozial bat da. Informatikako klareetean derrigortu gaituzte hau egitera, baina nik ez dut atsegin eta ez dakit nola erabiltzen den.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: