Erriberako euskaltzaleek manifestazioren deialdiarekin bat. Euskarazko idatzia
GUK ERE, EUSKARAZ BIZI NAHI
DUGU
Urte asko daramagu “Vascuenceren legea”ren ondorioak
pairatzen eta gure hizkuntza den Euskara edo beste modu batez esanda,
Nafarroako hizkuntza den “Lingua Navarrorum” Erriberan ilegala izaten segitzen
du.
Kalera ateratzeko eta gizartearen eskakizuna, hots,
Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea, politikarien interesak gainditzen duela
esateko garaia da.
Nahikoa dela esateko garaia da. Nafarroa bitan zatitzeko,
Euskara erabiltzen duten politikariei, nahikoa dela esateko garaia da.
Erriberako euskaldunok gure eskubideak tinko
aldarrikatzeko eta urratsak emateko eguna heldu dela uste dugu.
Instituzioetatik datozen aurrekontu orokorren apurren
zain egoteko garaia bukatu da. Euskal komunikabideak itxi eta ilegalizatzeko
garaia bukatu da. Euskara kriminalizatzeko garaia bukatu da.
Euskara bizirik dago eta ez diegu hiltzen utziko.
Euskaraz bizi nahi dugu. Hemen ere, Erriberan, euskaraz bizi nahi dugu.
Udaletxeek, Nafarroako hizkuntzekiko ardura izatea,
helduen euskalduntzea ahalbidetzea eta euskarazko hezkuntza-ereduak laguntzea
nahi dugu.
Nafarra izatea ez da errioxarra, Aragoikoa edo soriakoa
izatea. Ez gara ez hobeak ezta okerragoak ere, baina ezberdinak gara, Nafarrak
gara eta beste gauza batzuen artean, besteek ez duten zerbait badugu: gure
hizkuntza, Euskara. Hau erakusteko aurrerapausoak eman behar ditugu.
Euskara, 1512. urtea baino lehen, europar estatua izan
ginenean hitz egin zen hizkuntza, San Francisco Javierrek irakatsi zuen
hizkuntza, Fostellastik Baigorriraino eta Lezamatik Zarautzeraino umeek ikasten
duten hizkuntza, Anapurnara igotzen den hizkuntza.
Euskara, gure hizkuntza
da eta maitatu, ikasi eta zaindu behar dugu.
Honengatik guztiagatik, Erriberako euskaldunok, bertako
biztanleak animatu nahi ditugu, datorren Maiatzaren 15ean Iruñeako kaleetan GUK
ERE, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULA esatera.
TUTERAKO
EUSKALTZALEOK
Iruzkinak
Utzi iruzkina: