Betaurrekoak...
Orri zuriaren aurren izaten den goragalea pantaila zuriaren parean ere sentitzen da... Kontatzeko hamaika gauza buruan eta tekleatzen hasteko beldurra nonbait, kasik-lapurtutako izenen babesean baina horrek sortzen duen bertigoarekin. Nondik hasi? Ba hemendik, poliki poliki, joanean eta pausu txikiz, teknologia berriekin larrutan egiteko denbora hartuta (honetan ohitzeko ere praktika behar izaten baita).
Lagun batek esan zidan orain gutxi irakurtzen Mafaldarekin ikasi zuela. Horrela ulertzen dira gero nagusiagotako kontuak. Onartu beharra daukat nire haurtzaroak gehiago izan zuela Asterix eta Obelixekin lotura Mafaldarekin baino. Urteek hala ere, buruko hegalak moztu dizkidate eta haurtzaroa aspaldi pasa banuen ere, berriro itzuli naiz bost urtetako neskatila inkoformista bat izatera. Erromatarrak indarrez irabazi nahi ordez, hizkuntzaren eta munduaren interpretazioak egitera zuzendu dut nire ametsa. Eta beraz, nire mundua. Horretarako ordea irakasle onak izatea ezinbestekoa da, haurtzarora bueltatzea izan daitekeen bezala...
Barka beza Mafaldaren edozein jarraitzailek bere izena erabiltzeko nire atrebentzia (edo kasik kasik erabiltzekoa bederen), norbere burua Mafaldarekin konparatzen duenak meritu edo larru galanta duela esango du nork edo nork. Antzekotasun filosofiko eta ideologikoak izango ote ditugu, edo dialektikarako joera, edo lagunen esan eta ika-mikatatik ikasteko gaitasuna, edo zopa eginda geratzeko beldurra... baina Mafaldak, plagio guztietatik haratago mundua ikusteko jarrera bat esan nahi du...
... eta saiatuko banaiz, zuek ere betaurreko horiek jarri eta munduaz duzuen iritzia ezagutzeko eta horretaz ikasteko izango da...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: