Tim O´Really, Web 2.0 kontzeptuaren sortzailie

lurgorri 1456151143978 lurgorri | 2007-01-24 14:06

Tim O´Really (Cork 1945) Web 2.0ren sortzailie da eta interneten gertatzen ari diren aldaketen erreferente nagusienetako bat.

Elkarrizketa honetan hainbat kontzepturi buruz eindeu berba eta baitte zelan ikusten daben etorkizune internet arloan eta gizartierekiko harremanien.

Hasteko, Tim O´Really-k jendiek esaten dabenan kontran ez deu zuzentzat hartzen beran burue guru moduen eukitzie, etorkizuneko teknologixek garatzen ari diren berritzailien bozeramailetzat baino.

Honen esanetan internet bilakatu da aplikazino informatikoak eitzeko esparru zentrala eta norbanakoan ordenagailuen osagarrixe. Web 2.0 kontzeptuek arrakasta lortzeko osagarrixek biltzen deuzela. Web 2.0-k kontzeptu demokratikoa eta barrikuntzari irekixe dala emoten baldin badeu be, azkenien enpresa jakin batzuen inguruen pilaketak eragingo deuz, google edo ebay-en antzeran.

Baina gizartieri begire jartzen bagara, zelan islatzen ari dire gizartien aldaketan erritmoak? Honi erantzuteko O´Reallyk dino gu geu be gizartiegaz batera eboluzionatzen ari garela, eta interneten dauzen aplikazinoak gero eta indartsuauak direla, batezbe erabiltzailiek emoneko datueri esker.

 

 

Hirugarren mundueri buruz be mintzatu da esanez sakeleko telefonoari esker tarte digitala gero eta txikixaua dala, izenbe jadanik telefono hauek badauz hirugarren munduen eta hau oso plataforma indartsue bilakatzen ari da.

Azkenik geuri asko ardure doskun ideia bati buruz be aritu da. Ze toki eukiko daben hizkuntza minorizatuek eta herrialde txikixek etorkizuneko internet gizarte honetan. Apur bat aidien geratu da ideia hau, izenbe inok ez daki honen erantzune, baina esperantziegaz adierazi da Tim O´Really esanez hizkuntza minorizatuek babesteko ere balixo ahal deuela.


Utzi iruzkina: