Tagzaniari buruz
Bueno egixe da azkenaldixen holako papironitis edo biruse ibili dala gerniketik zier eta nik hasikeran hau hartu bien lagun batzuna barre ein banaben be, gero niri harrepeztela, mendekuz edo. Hori dala eta ezin izen nintzen Luistxo Fernandezen hitzaldixe entzuten hurbildu.
Halan da be juan zien nire bi pisukidekaz egon ninten berbetan honen inguruen eta apur bat laburtuztien berak esanekoa. Tangzania proiektu barrixe aurrera eroan daben pertsonie da Luistxo Fernandez eibartarra..
Tagzania, beran euskerazko webgunien ikusi ahal izen doten moduen http://www.tagzania.com/eu, lekuekaz eta etiketakaz dau einde. Erregistretan bazara, lekuek gehitzen joan ahal zara, zure gustuko lekuek eta mapak gordetako. Puntu bat gehitzen dozunien etiketa bat edo geixau jartzen dotzazu, gako-hitz bat. Holan Tagzania ez da bakarrik zure mapan bilgunie, lurralde partekatuek be sortzen dire etengabe.
Nire lagunek esan dostien moduen, Tagzanian agertzen diren mapak google earth-etik hartunekoak dire, eta honek leku zehatz batzuk baino ez deuzenez erosi, leku batzuk beste batzuk baino zehaztasun handixauagaz ikusi ahal dire. Baina Luistxon esanetan, aurrerantzien hobekuntzak eitzeko itxaropena dekie, mapa eta plano propioaz hornitute.
Nik pertsonalki ondino gitxitzen erabili dot Tagzania baina uste dot joku asko emon ahal daben zeozer dala. Bakarrik falta da apurken apurken gero eta jende geixauk ezagutzie.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: