Interneteko errege-erregina barrixek
Oin dala urte batzuk internet ixe entzunbako unibertsoa zan, niretzako beintzat guztiz barrixe. Zeozer entzunde euki naben baina ez gauza asko, fenomeno barrixe zala pentsetan naben, baina uste baino zaharraua da.
Gertatzen dana zera da, oraintsu dala posible ixe jende guztixentzako. Are gehixau, lehen pasiboa zala esan ahal dogu. Erabiltzailie pantaila aurrien jesarri eta jartzen bana irakurtzen gendun edo ikusten gendun, inungo aportazinorik barik. Oin hori dana aldatu ein da. Deskubridu da interneten bidez edonor izen leikela protagonistie, eta zelan ez jende askori gustetan jakon gauzie da protagonismo hori. Oin programa diferentiek dauz, flickr eta youtube esaterako, nun edonork ipini al deuzen ikusgai beran bidixo eta argazkixek. Esan leike oin gu garela hau dana mobitzen dogunok, gitxienez neurri handi baten. Danok parte hartzeko oportunidadie. Eta hori gustetan dan zeozer da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: