Firefox testigantzak
Firefox testigantzak testuan, hainbat adierazpen agertzen dire. Ez bakarrik interneten adituek direnenak, baitte erabiltzailienak be.
Ixe guztixek ados dauz firefoxek dekozen abantailak aipatzerakoan, honek behin eta barriz errepikatzen dire. Batez be asko azpimarratu dan kualitatie bai aditu eta bai erabiltzailien artien euskeraz dauela da. Halan da be, beste hainbat aplikazinoatan ados dauz danak: explorer baino seguruaua dala; arrisku gitxiau dekola, erabiltzeko erreza, arine, estentzinoak dekozela gerora gauza barrixek eta aplikazino barrixek sartzeen juateko...
Beste alde batetik bebai atentzinoa asko deitsu dosten gauza bat izen da pestainan erabilera. Nik eztakit oso ondo hau zertan datzan, ez dotelako ondino firefoxa probeu, baina testigantzan arabera bilaketak asko errezten ei deuz. Beste kualitate bat be bada software librie eukitzie, posta eta nabigatzailea ez dauzela batera.
Testigantza hauek ein dabiezen asko, ikusi dotelez, lehenau be ez ziren explorerren erabiltzailiek, beraz firefox goraipatu ahal dabe, baina ez dot uste explorerregaz konparatu ahal dabenik. Batzuk ordie, erabiltzailiek batez be, badauz explorreregaz hasi eta oraintsu aldatu direnak probeu ostien.
Esaneko abantaila gustixek kontuten hartute, batez be euskeraz dauela da, eta honegaz batera xuxen euskerazko zuzentzailearen erabilera, niri, motibo nahiko emoztiez gitxienez firefox prebetako, eta gero gustuek-gustu ikusko da!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: