Bizkaiko gizon-proba txapelketa
Aurreko urtietan moduen, oingoan be Nabarnizko frontoien jokatu da Bizkaiko gizon proba txapelketie.
Txapelketa hau 2006ko txapeldune aukeratzeko izen zan, izen be pasadan urtien arazo batzuk ziela eta atzeratu einzan.
Mikel Alzola gernikarra izen zan txapeldune, honegaz bere zortzigarren txapela lortuz.
Probak goizien eta arratsaldien ein zien eta errez irabazi ban Alzolak beste sei probalarixen markak atzien itzitxe. Pozik dauela adierazi deu gernikarrak, izen be marka bera ona da, alde handixe atara dotzolako bigarrenari: Gaizka Guenaga Etxebarritarra.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: