Berriaren Estilo liburua

lurgorri 1456151143978 lurgorri | 2007-01-24 11:22

 

 

Oin dala pare bat hilabete argitaratu zan berria egunkarixen lehenengo estilo liburue. Jende askok ondino eztaki oso ondo zer dan edo zetarako balixo daben, eta hori apur bat argitzeko, Irene Ararrats, Berriako euskera zuzentzaile eta estilo liburuen koordinatzaile dana, HUHEZIra etorri zan.

 

Lehelengo eta bat estilo liburu bat zer dan esplike ban, ez da idazteko arauekaz beteta dauen liburu bat, erreferentzi bat hartzeko baino ez da. Liburu onek lagundu al dozku, gaur egun eitzen doguzen hainbat erdarakada ekiditen, modu aberatsau batera idazten,..

Azken finien, liburu honen zeregine Euskal Herri osoa kontuan hartzen daben liburue da eta irizpide ideal batzuk marketako balixo dabena.

 

Zazpi ataletan dau banatute:

 

      1-  Deontologia
2- Interpretazioa
3- Idazkuntza
4- Onomastika
5- Hiztegia
6- Ortipografia
7- Hitz zerrendak

 

Nire ustez idazterako orduen idea apur bat geixau eukitzeko eta edozein dudatarako oso ondo etorri leiken liburue da eta HUHEZIko ikasliek 20 eurogaitzik lortu al dogune. Merezidu deu holako bat beti alboan eukitziek. Badaezpada be!


Utzi iruzkina: