5 blog
Interneten nabegetan gauza asko tope al dire. Horietako batzuk dire amen beien aaipatzen dotezen blogak. Gauza ezberdineri buruzkoak dire: pelotie, ikusentzunezkoak, bizipen pertsonalak,..baia danak be beran puntue dekie amen egoteko. Ia gustetan jatzuezen...
http://www.matraka.info/blogak/aristi/
Matrakan begiratzen badogu, hainbat blogegaz tope al gara. Batzuk beste batzuk baino zaharrauak dire eta gauza geixau dekiez. Beste batzuk zaharrak die bebai baia aspaldi geratu zien pare abt artikulu idatzi ostien. www.matraka.info ra sartzen bazarien, guzuenera sartu alko zarie, baia batan bat azpimarratzekotan Urko Aristin blog-a esango naben “satelitetik”. Gauza desberdin askona berba eitzen dabelako, zine, polítika…eta dana beran ikuspuntu partikularretik konteta.
http://www.berria.info/blogak/olasagasti/
Berriako blogetan begiratzen, Eneko Olasagastiren bloga aurkitxu dot: Atalbunkana. Oso interesgarrixe iruditxu jat, euskara txunkunian idatzitze, batez be ikusentzunezkoen gaineko artikuluak die, baina badauz antzerkixe eta hizkuntzaren gainekoak be. Artikulu luziek die. Hamabostien behin idazten deu gitxi gora-behera baina nahiko eguneratute daroa.
Blog hau literaturari buruzkoa da. Gaztelaniazko blog bat da. Baina oso aberatsa dela uste dot. Bertan poesixe, pertsonaixek, ipuinek...eta horretaz aparte bestelako iritzixek be emon aldie. Egunien doan blog bat da, eta hori eskertu egitxen da.
Blog hau gaztelaniaz dau idatzitze bebai, baina esku pilotie gustetan jakon edonok interesgarri ikusko deu, informazino asko emoten dalako bertan. Frontoi inportantienak nun dauzen ikusi al da, apostuek zelan doazen ikusi eta pelotieri buruzko barrixenak jakin al die. Horregaitxik pilotazalientzako blog aproposa da hau.
Azkenik gauaz eta azpikeriaz bloga aipatu nahi dot. Bizipen pertsonal eta gauza kuriosoak kontetan deuz, irakakurtzeko samurrek die eta entretenituek, ixe beti argazkixekaz lagundurik. Beste blog batzutarako esteka ugari dekoz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: