Joan Perez de Lazarraga

No profile photo Luma_gabeak | 2008-05-09 21:10

JOAN PEREZ DE LAZARRAGA

"Diamante literarioa"

 

            XV.mendean jaiotako poeta euskaraz idatzitako lehen nobelaren egile izenda dezakegu. Ustez Etxepareren iturritik edan zuen, baina ezin daiteke nork ezagutu zuen lehenago nor zehaztu. Horregatik berebiziko garrantzia du hogei urterekin idatzi zuen artzain nobela, euskal literaturaren lehen nobela zirriborratu zuelako.

perez de lazarraga


Biografia

Lazarragatarrak politikan, armadan eta erregearen agindupean.

Tamalez Joan Perez de Lazarragaren jaioteguna finkatzea ezinezkoa da, baina 1546an bere gurasoen ezkon-urtea jakinda, bere jaio-urtea 1547 eta 1549 tartean dela suposa dezakegu. Heriok bisita egin zionean argi eta garbi dago, 1605eko apirilaren 11an gertatu zen.

 

            Esanguratsua gertatzen da Joan ez zela elizgizona. Kontuan hartuz garai hartan irakurri eta idaztea elizarekin zerikusia zutenek edo goi mailako nobleziak bakarrik zekitela bitxia gertatzen da bere kasua. Larreako dorretxearen jauna zela jakinda bere alfabetizazioak justifikazioa dauka. Familiaren daturik ezagutzen da. Bere genealogian politikan, armadan eta erregearen agindupean nabarmendutakoak ziren Lazarragatarrak. Bere familia Oñati, Agurain eta Zalduondo ingurukoa zen eta letrekin zerikusia zuen Esteban Garibai historialari eta kronikagilearen senidea zuen.

 

 
Artzain nobela, prosa eta bertsoak

Perez de Lazarraga “diamante literariotzat" hartu du Xabier Kintanak. Bere eskuizkribua soilik aurkitu dute, ez liburu prestaturik, eta argudio horretan bermaturik ez dute Joanen artzain nobela zorrozki kritikatu, bertan bere ohar pertsonalak eta hainbat saio soilik agertzen direlako. Gainera ez dago nola jakin ea aipatutako eskuizkribua berak bakarrik bete ote zuen edo beste pertsona baten idatziak ere bilduta dauden.

51 orriko liburuaren bi herenak bertsotan badaude ere lehenengo zatia prosan idatzia dago, artzain eleberria da beraz. Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae hitzaurrea salbu, arestian aipatutako Lazarragaren liburua da euskaraz sortutako lehenengoa. Hala ere adituek diotenez imitazioz sorturikoa izan daiteke, 20tik gora edizio izan zituen Jorge de Montemayor idazlearen La Diana eleberriarena.

 

Lazarragaren poesia; amodio-desamodio

 
Poeta saiatua zen Perez de Lazarraga, batez ere amodio eta desamodio kontuak aipatzen ditu, bereziki poemak idatzi baitzituen, 25 poema poemen gai nagusiari eskaini zizkion, hau da, maitasunari. Besteak gai ezberdinei buruz mintzatzen dira; esaterako, burlazkoak 6 olerki dira, errefrauzko bat, parea kritikazkoak eta 4 erlijiozkoak. Euskarazko 37 poema horietaz gain beste 9 poema agertzen dira, baina hauek gaztelaniaz sortuak dira.

 Bi korronte ditu Joane olerkigintzak, herrikoia eta kultua. Bigarren korronte honetan Macias, Medea eta Jason aipatzen ditu. Amodioa zenez bere poemen gai nagusia klase guztien artean maitasun kortesa aukeratu zuen horri buruz idazteko.

lazarraga-idatzia

Iñaki Aldekoak poema hauen alderdi erotikoa nabarmendu zuen bere liburuan Historia de la literatura vasca, erotismo maila altuarekin familiartasuna erakusten du XV. eta XVI poesietan topiko sexualak agertzen ditu, (azken hauek kantutegi ofizialetatik kanpo zeuden). Horretan bermaturik poemetan laikotasun ageria dela esan da.


Utzi iruzkina: