Euskal Literaturari buruzko lehen aldizkari digitala

No profile photo Luma_gabeak | 2008-04-23 00:29

"Luma_Gabeak" Euskal literaturari buruzko lehen aldizkari digitala

 

Hiru gaztek sortu dute www.blogak.com/luma_gabeak helbidepean eta irakurleek beren iritzia eman dezakete.

"Luma gabe idazten dugu" izenpean eta teknologia berriez baliatuz sortu dute aldizkaria HUHEZIko hiru ikaslek. www.blogak.com/luma_gabeak helbidean klikatu eta bertan antzinako eta gaur egungo euskal literatura uztartuko dira. Beren nahia, blogean idatzi duten bezala, euskal literatura sustatu eta hedatzea da, baina lortzea bakoitzaren baitan dago.

luma_gabeak

Medioek literaturari ematen dioten "tratamendu meloso eta gogaikarritik nazkatuta" haize berri baten beharra ikusi zuten ikasleek. "Literaturari buruzko ikuspen gazte eta freskoa eman nahi dugu, horretarako iritzi artikuluak, albistea, kronika, azalpen testu, erreportaje, elkarrizketa, soslaia eta kronikaz baliatuko gara" . Hiru hizkuntzetan idatziko dute baina "euskararen presentzia handiagoa izango da gaztelania eta ingelesa eklipsatu gabe".

Badakite egun literaturaren esparrua ez dagoela pil-pilean baina beren ikuspegi "gazte eta makarrarekin" buelta ematea espero dute. "Blogak duen abantaila irakurleak bere iritzia eman dezakeela da, beraz zer edo zer gustuko ez badu askatasun osoz plazara dezake".

Mendeberri proiektua aitzakiatzat hartuz hiru gazte hauen sormenetik jaio da aldizkaria. Proiektua Mondragon Unibertsitateak martxan jarritako lan dinamikaren barruan dago eta nahiz eta hasieran zalantzak egon aldizkariaren gaiari buruz, azkenean adostasunera iritsi dira. "Kirola, musika edo gai mamitsuen inguruan sortzea pentsatu genuen, baina azkenean literatura izan zen hirurok ados jarri gintuena" . Hamabostero genero desberdineko artikulu bat argitaratu behar da, hortaz "irakurleek ez dute aitzakiarik izango aldizkaria ez irakurtzeko, denbora soberan izanateaz gain internet bidez doan irakurriko dute eta".


Utzi iruzkina: